Hamairu urte zituenean, Marcello Clericik bera erakartzen saiatu zen heldu homosexuala zen Linori tiro bat eman zion. Urteak beranduago, Clerici hiritar errespetagarria da, filosofiako irakaslea eta Giuliareakin ezkontzear dago. Baina ideologiari dagokionez, Clerici faxista da, zerbitzu sekretuarekin harremanak ditu eta prest dago Parisen igaroko duen eztei bidaia bere irakaslea izandako politiko italiar erbesteratu baten kontrako atentatuarekin uztartzeko.
Alberto Moraviaren izen bereko nobelaren egokitzapen bikaina ekoiztu zuen oraindik hogeita hamar urte ezin zituen Bertoluccik. Film harrigarria egin zuen, ez soilik bere egitura narratibo dotorearengatik, baizik eta bere edertasun eta arrisku estetikoengatik ere. Vittorio Storaro argazkilari bikainaren eta Ferdinando Scarfiotti arte zuzendariaren lan zoragarriari esker, ezusteko bisualez beterik dagoen film luzea egin zuten.
Egokitutako Gidoi Onenari Oscar Sarietako hautagaia. Urrezko Globoak: atzerriko film onenerako hautagaia. New Yorkeko Kritikoen Elkartea: Atzerriko film onenerako hautagaia. David di Donatello Sariak: Film onena (ex-aequo). Berlineko Jaialdia: Interfilm Saria (gomendioa)