Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Nerabe / Nagore

Urtarrilaren 18a, ostirala
20:00 O.

Nerabe (Espainia, 1996)
 
Zuzendaritza: Helena Taberna
Gidoia: Helena Taberna, Inés Boza
Argazkigintza: Enrique Urdánoz (C)
Aktoreak: Leticia Sagüés, Isabel López Morales.
Iraupena: 11 min.
 
Nerabek, 11 minututan zehar, itxaronaldi baten prozesua zerrendatzen du amatasunaren erritua oihartzun poetikoz beteriko begirada batetik. Urratsez urrats egindako iragatea dantza batekin hasten da, ama-jolasen lagun, beldurren, ametsen, presen eta zain dagoenak norbere baitan biltzen dituen pentsamenduen biktima.
 
Nagore (Espainia, 2010)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Helena Taberna
Argazkigintza: José Luis Pimoulier (Kolorea)
Musika: Aránzazu Calleja.
Parte hartzaileak: Uxue Barkos, Aitor Zubizarreta, Asun Casasola, Pablo Ramos, Javier Laffage, Francisco José Goyena, Rafael Tieseira, Teresa Morata, etc.
Iraupena: 77 min.
 
    Nagore Laffageren ama den Asun Casasolaren begiradari esker, bere alaba hil ostean bizitza nolakoa den ikus dezakegu. 2008ko Sanferminetan psikiatriako egoiliar gazte batek egindako hilketa jendartea astindu zuen eta ezohiko estaldura mediatikoa jaso zuen gertaerak. Epaiketa 2009ko azaroan izan zen eta akusatuari homizidioa leporatu zioten. Asunek, bere familiak eta babestu duten guztiek justizia eskatzen jarraitzen dute, aurrez pentsatutako erailketaren zigorra lortu nahi baitute.
    Dokumental honetan istorioko benetako protagonistek kontatzen dute jazotakoa. Nagore gaztearen senideei eta lagunei egindako elkarrizketen bidez, bera nolakoa zen erakusten digute. Abokatuen, Foruzaingoaren eta hilketa leporatu zuten erakundeen parte hartzeak ikuspegi objektiboa eskaintzen dio filmari. Filmak Nagore gabe orain bizitza nolakoa den kontatu nahi du.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 21a, ostirala, 20:00 O.
Yoyes

Urtarrilaren 4a, ostirala, 20:00 O.
87 cartas de amor / Extranjeras

Urtarrilaren 11, ostirala, 20:00 O.
La buena nueva

Otsailaren 1a, ostirala, 20:00 O.
La mujer de Lot / Acantilado