7 eguneko bidai bat du ardatz filmak, Turinetik Napolira, 1973. urtean zehar. Fausto Consolo (Vittorio Gassman) kapitainaren istorioa kontatzen du, maniobra militar batzuetan izandako istripu batean larriki zauritutakoa. Ikusmena eta eskuin besoak galdu zituen. Lur jota eta saminduta, krudelkeriaz eta begirunerik gabe jokatzen du, mugimenduetan trebetasun nabaria izan arren eta kokapenerako zehaztasuna bikaina izan arren. Emakumezalea da, mozkortia, sudurluzea, edukazio txarrekoa, handiustea, baina usaimen bikaina du. Kadete gazte batekin elkartzean aldatuko zaio gauzen inguruan duen ikuspuntua.
1992an Al Pacino eta Chris O’Donell protagonista ziren remake bat egin zen.
Oscarr sarietarako bi hautagaitza izan zituen (Ingelesez besteko filma eta Egokitutako gidoirik onena). Cannes Jaialdiko aktore onena saria (Vittorio Gassman). Cesar sariak: Atzerriko film onena. David di Donatello sariak: Zuzendari onena eta aktore onena (Vittorio Gassman)
Profumo di donna, Italia, 1974
Zuzendaritza : Dino Risi
Gidoia : Ruggero Maccari, Dino Risi
Argazkigintza : Claudio Cirillo (C)
Musika: Armando Trovajoli
Aktoreak Vittorio Gassman, Agostina Belli, Alessandro Momo, Moira Orfei, Franco Ricci, Elena Veronese, Stefania Spugnini, Lorenzo Piani.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa italieraz gaztelerazko azpitituluekin
Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:
Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.
Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.
Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.
Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.
Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia. "Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea. Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera. Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.