Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Bajo el cielo - La piedra sagrada

Urriaren 26a, ostirala
20:00tan

Bajo el cielo(Under the Sky, Palestina-Espainia, 2014)
 
Zuzendaritza, gidoia eta argazkigintza: Ramzi Maqdisi
Musika : Reem Takhami, Habib Shebadeh, Marcel Khalife 
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa arabiarrez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 46 min.
 
    
Filmak benetako bi bizitzen istorioa kontatzen digu; Jerusalemeko zerupean bizi diren bi gizonen istorioa. Jesusen hirian palestinarren bizitza zein zaila den erakusten digun filma.
 
 
La piedra sagrada(Solomon’s Stone, Palestina-Espainia, 2015)
 
Zuzendaritza eta Gidoia: Ramzi Maqdisi
Argazkigintza : Juan Meseguer (C) 
Musika : Reem Talhami.
Aktoreak: Ramzi Maqdisi, Kamel El Basha, Reem Talhami, Amer Khalil, Nisreen Nafaa, Ezat Alnatshe, Samir Shariff, Husam Jwales.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa arabiarrez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 25 min.
 
Hussein gazte palestinar bat da eta Israelgo posta-bulegotik eskutitz bat jasotzen du. Eskutitzak dio hara bertaratu behar duela, pakete bat jaso baitu. Behin hara iristerakoan, paketea hartzeko 20.000 dolar ordaindu behar dituela esaten diote. Paketeak barruan gordetzen duena jakin nahian, daukan guztia salduko du Husseinek, bere amak jokabide hori onartu ez arren. Azkenean, gertaera hori dela eta, euren bizitzak erabat aldatuko dira.
 
Aurkezpena eta solasaldia RAMZI MAQDISIrekin
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 5a, ostirala, 20:00 O.
3.000 noches

Urriaren 19a, ostirala, 20:00tan
Omar