Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Omar

Urriaren 19a, ostirala
20:00tan

Omar Palestinako gazte bat da, bere ezkutuko amodioa, Nadia, bisitatzeko okupatutako lurraldeetako horma zaintzen duten tropen balak saihesten ohituta dagoena. Baina egun batean, erresistentziaren ekintza baten ostean, Omar harrapatzen dutenean, katuaren eta saguaren joko hilgarria hasiko du polizia militarrarekin. Susmoek eta traizioek txikitako bere lagun Amjad eta Tarekekin, Nadiaren anaiarekin, duen adiskidetasuna arriskuan jarriko dute. Omarren sentimenduak Palestina bezain zatikatuta daude, Nadiarekiko maitasunak gidatzen baditu ere bere ekintza guztiak.
  
Omarren gai nagusia konfiantza da, giza-harremanetan duen garrantzia eta bere lurrunkortasuna. Konfiantza maitasunaren, adiskidetasunaren eta leialtasunaren oinarrian dago. Ukiezina da, eta indartsua eta ahula izan daiteke aldi berean. Giza-esperientzia aztertu nahi dut. Konfiantza irudikeria da, giza-esperientziaren ameskeriarik handiena, gizakiei emozio konplexu horiek ematen dizkiena. Giza-emozioaren konplexutasunak askatzeko nire nahia amaiezina eta suntsiezina da (Hany Abu-Assad)
   
 
Ingelesez besteko film onenerako Oscar sarietarako izendapena. Canneseko Jaialdia: Epaimahaiaren Saria (“Un certain Regard” atala). Valladolideko Seminci: Lehiaketako sail ofiziala
Palestina, 2013
 
Zuzendaritza eta gidoia: Hany Abu-Assad
Argazkigintza : Ehab Assal (C)  
Aktoreak: Adam Bakri, Leem Lubany, Eyad Hourani, Samer Bisharat, Waleed Zuaiter.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa arabiarrez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 97 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 5a, ostirala, 20:00 O.
3.000 noches

Urriaren 26a, ostirala, 20:00tan
Bajo el cielo - La piedra sagrada