Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

3.000 noches

Urriaren 5a, ostirala
20:00 O.

         Amatasunaren istorioa kontatzen du baina egon daitekeen egoerarik okerrenean. 3000 noches filmak (3000 gau) kartzela bat Palestinaren okupazioaren metafora bihurtzen du. Erresilientziaren, enpatiaren eta manipulazio psikologikoaren elkarrekintza zaila horretan erakundeak nola moldekatzen duen aztertzen du filmak. Terrorismoa leporatuta Israelgo kartzela batean sartzera behartuta, Palestinako neska gazte batek haurdun dagoela jakiten du bere ziega kideak agintarien kontra altxatzen diren unean.
 
         Mai Masri, eskarmentu handiko dokumental-egilea, fikzioan murgildu aurretik, preso ohien inguruko ikerketa luzea egin zuen. Aktoreek, denak palestinarrak, hasieratik harrapatzen zaituzte, bereziki Raidak, Adon Shulamiten paperan, presozainak bortxatu duen heroinazale judutar baten papera egiten duena. Baina irudikatzen dituen egoera horiek oso ilunak izan arren, 3000 noches (3000 gau) ez da iluna. Kontrakoa, duintasunaren aldeko borrokan giza espirituaren erresilientziari elegia dotorea egiten dio, itxaropenaz betea.
Rasha Salti
3000 Layla, Palestina, Frantzia, Jordania, Libano, Qatar, Arabiar Emirerri Batuak, 2015
 
Zuzendaritza eta Gidoia: Mai Masri
Argazkigintza : Gilles Porte (C)
Musika: Sharif Sehnaoui
Aktoreak: Maisa Abd Elhadi, Nadira Omran, Rakeen Saad, Raida Adon, Abeer Zeibak Haddad, Anaheed Fayyad, Haifa Al-Agha.
 
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa arabiarrez eta hebrearrez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 103 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 19a, ostirala, 20:00tan
Omar

Urriaren 26a, ostirala, 20:00tan
Bajo el cielo - La piedra sagrada