Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Las lindas

Irailaren 20a, osteguna
20:00 O.

     24 urteko Melisak bere lagunekin haurtzaroko eta nerabezaroko esperientziei buruz mintzatzen da, euren bizitzetan emakume izatearen ondorio ezberdinetan sakonduz. Intimitatean zabaldu diren kontaketa hauek txandaka Melisaren esperientziarekin kontrajartzen dira, bere artxibategi pertsonaletik ateratako irudien bidez, familiako argazki-bildumaren bidez eta etxeko bideoen bidez (bir)eraikia.
 
Liebenthalek lagunekin filmatzeko bultzada oso txikitatik izan zuen, eta hainbatetan bere burua filmatzekoa ere. Bera ez zen ederrena, ez histrionikoena, ezta atseginena ere (betidanik bere irudiari, jokabideei eta jarrerari buruz traumak izan zituen), baina hala ere ez zuen inoiz kamera itzali eta argazkiak eta bideoak grabatzeari ekin zion. 15 urte hauetan bildutako material guzti honek (gaur egun 24 urte ditu) bere haurtzarotik, aurrenerabezarotik eta taldearen gaztarotik ibilbidea eratzeko aukera eman zion. Gaur egun lagun bakoitza bizipen hauek berreskuratzera gonbidatzen du, jada nostalgia goiztiarraren eta autokritika egiteko gaitasun barregarriaren jabe diren hogei urteko emakumeen ikuspuntuaren “heldutasunetik”. Zuzendariak ez da soilik bere solaskideekin elkarrizketan aritzen, baizik eta off ahotsa sarritan erabiltzen du fotogenia, sedukzioa, sexualitatea edo emakumeen depilazioa bezalako gaiei heltzeko (emakumeek egindako eta emakumeei buruzko kontakizuna dugu hau, noizean behin gizonen bat urrutiko bigarren planoan besterik agertzen ez delarik).
Argentina, 2016
 
Zuzendaritza eta gidoia: Melisa Liebenthal.
Argazkigintza: Lucas Pérez Sosto (C)
Musika: Ángeles Otero.
Antzezleak: Melisa Liebenthal, Victoria D’Amuri, Camila Magliano, Sofía Mele, Josefina Roveta, Michelle Sterzovsky.
Hizkuntza: J. B gazteleraz.
Iraupena: 77 min.
Volver
Abonoak erosi

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.