Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Operako mamua

Irailaren 27a, osteguna
20:00 O.

   Filma 1890ko Parisen igarotzen da, non misterioa eta laztura kutsua duen erromantizismoa bat egiten dute. Pelikula Paris Opera House-ko denboraldiaren estreinaldiarekin hasten da, Charles Gounoden Faustoren ekoizpenarekin. Operara bertaratu direnen artean Raoul de Chagny bizkondea dago, bere bizitzako maitea, Christine Daee (Mary Philbin), entzutera hurbildu dena. Christine, maisu ezezagun baten babespean, abesbatzatik gorakada azkarra egin du prima donnaren ordezkoa izateraino. Bestetik, antzerkiaren jabeek lokala saldu nahi dute, mamu bat bertan bizi omen delakoan…
 
     Lon Chaneyk, filmaren aktore protagonistak, karakterizazio bereziari esker (bere burua makillatzen zuen) bere itxura beldurgarrienetariko bat eta interpretazio antologikoa lortu zuen.
 
    Pelikulak koloredun eszenak gehitu zituen eta hainbat muntai izan zituen, ekoizleek egindako aldaketa ezberdinak zirela eta, 1929an behin-betiko bertsioa lortu arte.
 
 
   CTL Irudia eta Soinua LHko eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek parte hartuko duten saio musikatua. Sorkuntza proiektua NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak antolatu dituen ekintzen barnean kokatzen da.
The Phantom of the Opera, EEUU, 1925
 
Zuzendaritza: Rupert Julian.
Gidoia: Elliot J. Clawson.
Argazki zuzendaritza: Charles van Enger, Virgil Miller, Milton Bridenbecker (C-B/N).
Antzezleak: Lon Chaney, Mary Philbin, Norman Kerry, Snitz Edwards, Gibson Gowland, Arthur Edmund Carewe.
Hizkuntza: errotuluak ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 93 min.
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 6a, osteguna, 18:30 O.
Academia Orford

Irailaren 6a, osteguna, 20:00 h.
Faraway Land

Irailaren 13a, osteguna, 20:00 O.
Los objetos amorosos

Urriaren 8a, astelehena, 20:00 O.
Western

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.