Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

¡Qué verde era mi valle!

Ekainaren 6a, asteazkena
20:00 O.

         Galesko hiri meatzari batean Morgan anaiak bizi dira. Guztiak meatzari harroak dira, familia ohituraren arabera. Dena den, soldaten beherakadak aita eta semeen arteko liskarra eragingo du; semeek sindikalismoa haien arazoen erantzuna dela uste duten bitartean, aitak ez du ez sozializmoaren ez sindikalismoaren inguruan entzun nahi.
 
         Melodrama honek arrakasta handia izan zuen 1941ean, bost Oscar sari irabaziz (film onena, zuzendari onena, antzezle onena, argazkigintza onena txuri eta beltzean, dekorazio onena txuri eta beltzean). Ciudadano Kane film ezagunak baino sari gehiago irabazi zituen beraz zinemaldi hartan.
 
Roldán Jimeno-k aurkeztuko du filma. NUP-eko Zuzendaritzaren Historiako irakasle titularra.
How Green Was My Valley, Estatu Batuak, 1941
 
Zuzendaritza: John Ford.
Gidoia: Philip Dunne.
Musika: Alfred Newman.
Argazkigintza: Arthur Miller (B/N).
Antzezleak: Walter Pidgeon, Maureen O'Hara, Roddy McDowall, Donald Crisp, John Loder, Anna Lee, Arthur Shields, Barry Fitzgerald, Patric Knowles.
Hizkuntza: B.O. ingeleraz gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 118 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 13a, asteazkena, 20:00 O.
Jandro

Ekainaren 20a, asteazkena, 20:00 O.
Odio en las entrañas