Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El dormilón

Ekainaren 15a, ostirala
20:00 O.

         200 urte hibernazio egoeran egon ostean, Miles Monroe, klarinete jotzailea eta janari osasungarri denda baten nagusia, 2174. urtean esnatuko da. Urte honetan Amerika poliziak kontrolatutako estatu bihurtu da. Biztanleria poliziaren morroi, automata, bilakatu da.
 
         Etorkizuneko idealen satira da film hau. New Yorkeko zinemagileak ingurumen metaliko eta egoera zentzugabeak aurkezten ditu, komedia fisiko (edo slapstick) bat sortuz. Filma laguntzen duen musika Allen berak bere jazz taldearekin sortutakoa da, The New Orleans Funeral Ragtime Orchestra garaian.
 
         George Orwell-en 1984 lanaren eragina film osoan zehar antzeman daitekeen arren, H. G. Wells-en When the Sleeper Wakes-en (1899) (aurrerago The Sleeper Awakes, 1910 izendatuta) oinarrituta dago.
 
         Hasiera batean filma 4 ordu irauteko prestatuta zegoen, bi zatitan banatuta. Lehena Miles Monroe bere garaian (1973) eta bigarren zatia etorkizunean (2173. urtea). Biak saio berdin batean aurkeztuko ziren, haien artean atsedenaldi bat eginez.
         
   Komedia gidoi original onenari izendapena jaso zuen Estatu Batuetako Gidoilari Sindikatuaren (WGA) eskutik.
Sleeper, Estatu Batuak, 1973
 
Zuzendaritza: Woody Allen
Gidoia: Woody Allen, Marshall Brickman.
Argazkigintza: David M. Walsh (C)
Musika: Woody Allen
Antzezleak: Woody Allen, Diane Keaton, John Beck, Mary Gregory, Don Keefer, John McLiam, Bartlett Robinson, Chris Forbes, Mews Small.
Hizkuntza: B.O. ingeleraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena:  90 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, ostirala, 19:30 O.
Metropolis

Maiatzaren 11, ostirala, 20.00 O.
Pasaporte para Pimlico

Maiatzaren 18a, ostirala, 20:00 O.
Fahrenheit 451

Maiatzaren 25a, ostirala, 20:00 O.
El planeta de los simios

Ekainaren 1a, ostirala, 20.00 O.
THX 1138

Ekainaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Cuando el destino nos alcance

Ekainaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Gattaca