Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cuando el destino nos alcance

Ekainaren 8a, ostirala
20:00 O.

         20. mendeko industrializazioak pilaketa, kutsadura eta berotze globala eragin zituen. 2022. urtean, etorkizun distopiko honetan, New York-eko hirian 40 milioi pertsona baino gehio bizi dira. Hauen artean, fisikoki baztertuta bizi den elite txiki batek du kontrol ekonomiko eta politikoa, haragi zein barazkiak eskuratzeko bezalako pribilegioak dituztelarik. Biztanleriaren gehiengoa, bestetik, kale eta eraikin txikietan pilatuta bizi da, bi jaki soilik izanda: Soylent gorria eta Soylent horia. Haien jaki bakarrak dira, produktu naturalak eliteari soilik gordetzen baitzaizkie. Soylent barazki kontzentratuak mundu erdian zehar saltzen dituen enpresa da. Soylent berdea haiek merkaturatutako azken produktua da, enpresaren publizitatearen arabera planktona erabiliz sortua.
         Robert Thorn hiriko polizia detektibea da. Bere lagun “Eguzki” Roth-ekin bizi da. Roth irakasle-ohi zaharra da, gaur egun Thornen laguntzailea (liburuetan Thorn-i egokitutako kasuen inguruko datuak bilatzen ditu). Roth iragana gogoratuz bizi da: planeta osasungarriago eta bizigarriagoa zenean, guztiontzako janari ugari zegoen garaia. Bestetik, Thorn bere biziaren gehiengoa hondamen ekologikoan bizi izan du, hortaz ez zaizkio istorio hauek interesatzen; sinezgaitzak direla uste du.
         Soylent-eko akzio gehiengodun William R. Simonson-en hilketa ikertzea eskatuko diote Thorn-i. Simonson bere apartamentuan aurkitu zuten hilda.
         Harry Harrison-en ¡Hagan sitio!, ¡Hagan sitio! (1966) filmean oinarrituta. Saturno Saria – 1975eko Golden Scroll zientzia fikzio film onenari saria, Avoriaz 1974ko Zinema Fantastiko Zinemaldiko Saria eta Richar Fleischer Saria irabazi zituen. 1974ean aurkezpen dramatiko onenari Bebula Saria irabazi zuen ere (Stanley R. Greenberg, gidoia, y Harry Harrison, eleberria).
Soylent Green, Estatu Batuak, 1973
 
Zuzendaritza: Richard Fleischer
Gidoia: Stanley R. Greenberg.
Argazkigintza: Richard H. Kline (C)
Musika: Fred Myrow
Antzezleak: Charlton Heston, Leigh Taylor-Young, Edward G. Robinson, Chick Connors, Joseph Cotton, Brock Peters, Paula Kelly, Stephen Young.
Hizkuntza: B.O. ingeleraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 97 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, ostirala, 19:30 O.
Metropolis

Maiatzaren 11, ostirala, 20.00 O.
Pasaporte para Pimlico

Maiatzaren 18a, ostirala, 20:00 O.
Fahrenheit 451

Maiatzaren 25a, ostirala, 20:00 O.
El planeta de los simios

Ekainaren 1a, ostirala, 20.00 O.
THX 1138

Ekainaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El dormilón

Ekainaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Gattaca