Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El planeta de los simios

Maiatzaren 25a, ostirala
20:00 O.

Filma grabatzerakoan oraindik ere bizo gabeko 1974. urtean, hibernatzen dauden 4 astronatuta jaikiko dira, bere espazio-ontzia planeta ezezagun baten laku baten contra egiterakoan, 18 hilabetetako bidai baten ostean. Esnatzerakoan, espacio-ontzia lakuan hondoratzen ari dela ikusiko dute, azkar alde-eginez. Ontzia utzi baino lehen, Taylor-ek 3978. urtean daudela ikusiko du ordenagailuan. Fenomeno hau aurreikusia zegoen jada. Haientzako soilik 18 hilabete igaro diren arren, A. Einstein-en erlatibitatearen teoriak azaltzen duen denboraren dilatazio fenomenoaren arabera, 2006 urte igaro dira lurrean (1972an espazio-ontzia aireratu zenetik).
            Film honen produkzioaren istorioa 1960an hasi zen,La dimensión desconocida-ren egile den Rod Serling-ek, Pierre Boulleren eleberrian oinarrituta, lehen gidoia idatzi zuenean. Ez zioten onartu, ordea, liburuarekin antza gehiegi izateagatik. Honek, eszenatoki eta efektu berezietan inbertsio handiegia suposatzen zuen. Michael Wilsonek gidoia berridatzi zuen eta zuzendariak eskatutakoari jarraituz, tximinoen gizarte primitiboagoa garatu zuen, produkzio kosteak hain handiak izan ez zitezen. Film honen arrakastaren ondorioz, honekin erlazionatutako beste hainbat film egin ziren, baita telebista saio eta marrazki bizidun batzuk ere.
            2001ean, Estatu Batuetako Batzarreko Liburutegiak filma <<kulturala, historikoa eta ikuspuntu estetikotik esanguratsua>> zela adierazi zuen. Era berean, National Film Erregistroan kontserbatua izateko izendapena jaso zuen.
Zientzia-fikzioaren klasikoetako bat bilakatu da. Gerora gizateriaren inguruko hausnarketa intelektual gisa ezagutzen den arren, zinemaren historiako amaiera esanguratsuenetako bat duen abentura film entretenigarria besterik ez da. 
        Produkzio eta Leon Shamroy-ren argazki ezinhobeak. Oscar Sarietan bi izendapen izan zituen: arroparik onenak eta musika onena.
    
The Planet of the Apes, Estatu Batuak, 1968
 
Zuzendaritza: Franklin J. Schaffner
Gidoia: Rod Serling, Michael Wilson.
Argazkigintza: Leon Shamroy (C)
Musika: Jerry Goldsmith
Antzezleak: Charlton Heston, Kim Hunter, Roddy McDowall, Maurice Evans, Linda Harrison.
Hizkuntza: B.O. ingeleraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 112 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, ostirala, 19:30 O.
Metropolis

Maiatzaren 11, ostirala, 20.00 O.
Pasaporte para Pimlico

Maiatzaren 18a, ostirala, 20:00 O.
Fahrenheit 451

Ekainaren 1a, ostirala, 20.00 O.
THX 1138

Ekainaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Cuando el destino nos alcance

Ekainaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El dormilón

Ekainaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Gattaca