Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Fahrenheit 451

Maiatzaren 18a, ostirala
20:00 O.

Filma beharbada jada atzean utzi digun etorkizun batean kokatzen da (hasiera batean, 2010 ondorengo gizartea deskribatzen zuen). Honetan, suhiltzaileen lana jada ez da suteak hiltzea, liburuak erretzea baizik. Gobernuaren arabera, irakurtzeak zoriontsu izatea eragozten du, gizon-emakumeak pentsatzera eta bizitza aztertzera bultzatzen baititu, antsietatea eraginez. Hortaz, Gobernuaren helburua herritarrek liburuak eduki ditzaten eragoztea da, ezer zalantzan jarri Gabe lanean eta zoriontsu jarrai dezaten. Lan ostean orartuta dagoen aisialdi bakarra gobernuak kontrolatutako irudiak erakusten dituen pantaila izugarri bati begira egotea da.
            Istorioaren esanahia liburuen aldeko defentsa batean labur dezakegu, idatzizko zein ahozko hitzek helarazten duten jakituria azpimarratuz. Oraindik ere irakurtzen jarraitzen dutenak dira filmean gobernuaren esana ez betetzeko gai diren bakarrak, izaera kritikoa mantenduz eta ingurumena ulertu eta babesteko gai izanik.
         Filmean ez dira kreditu idatzirik agertzen, deskribatzen duen gizarte distopikoan idazketa debekatuta baitago. Hala izanda, emakumezko baten off ahotsak ozen irakurtzen ditu film hasieran.
Fahrenheit 451, Britainia Handia, 1966
 
Zuzendaritza: François Truffaut
Gidoia: François Truffaut y Jean-Louis Richard, a partir de la novela Fahrenheit 451 de Ray Bradbury
Argazkigintza: Nicolas Roeg (C)
Musika: Bernard Herrmann
Antzezleak: Julie Christie, Oskar Werner, Cyril Cusack, Anton Driffing, Jeremy Spencer
Hizkuntza: B.O. ingeleraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 113 minutu.
 
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, ostirala, 19:30 O.
Metropolis

Maiatzaren 11, ostirala, 20.00 O.
Pasaporte para Pimlico

Maiatzaren 25a, ostirala, 20:00 O.
El planeta de los simios

Ekainaren 1a, ostirala, 20.00 O.
THX 1138

Ekainaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Cuando el destino nos alcance

Ekainaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El dormilón

Ekainaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Gattaca