Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Pasaporte para Pimlico

Maiatzaren 11, ostirala
20.00 O.

         Bigarren Mundu Gerran eztanda egin ez zuen bonba baten ondorioz Pimliko-n, Londresko eremu konkretu bat, lurperatutako dokumentu bat aurkitzen da. Papera auzo hori frantsesei dagokiela adierazten duen hitzarmena da. Aurkikuntza honek “Pimliko Sekzioa”-k, Londres erdian dagoen komunitate txikiak, bere burujabetza aldarrikatzea eragingo du.
         Satira politiko eredugarria da hau, british gauzen inguruan ironiaz mintzatuz, gerra ostean krisian zegoen nazionalismoa umore puntu batekin aztertuz, eguneroko ohiturak etab. Estatu berriaren aurka gobernuak hartutako erabakiek britainiar herriaren zein frantsesen kontrako erantzuna eragingo du, era berean bi hauen elkar-ulertzea lagunduz.
         Britainiar zineman ohikoa den moduan, giroa izugarri landu da film honetan, baita antzezleak eta pertsonaia guztiak ere, garaia modu ezinhobean irudikatuz.
 
Gidoi original Onenari Oskar Izendapena. BAFTA Sariak: Britainiar film Onenari Izendapena.
Passport to Pimlico, Britainia Handia, 1949
 
Zuzendaritza: Henry Cornelius
Gidoia: T.E.B. Clarke.
Argazkigintza: Lionel Banes (ByN)
Musika: Georges Auric.
Antzezleak: Stanley Holloway, Betty Warren, Barbara Murray, Paul Dupuis, John Slater, Jane Hylton, Raymond Huntley, Philip Stainton, Roy Carr, Sydney Tafler, Margaret Rutherford.
Hizkuntza: ingelera gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 84 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 4a, ostirala, 19:30 O.
Metropolis

Maiatzaren 18a, ostirala, 20:00 O.
Fahrenheit 451

Maiatzaren 25a, ostirala, 20:00 O.
El planeta de los simios

Ekainaren 1a, ostirala, 20.00 O.
THX 1138

Ekainaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Cuando el destino nos alcance

Ekainaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El dormilón

Ekainaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Gattaca