Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Metropolis

Maiatzaren 4a, ostirala
19:30 O.

         Filma 2026an garatzen da, Metropoli izeneko tamaina izugarriko hiri-estatu batean. Gizartea aurkakoak eta osagarriak diren bi taldetan banatu da: alde batetik, etxe-orratzen artean lurrazalean bizi den elitea, ugazabak eta intelektualak; bestetik, hiri azpian bizi diren langileak, lurrazalera heltzearren lanean etengabe ari direnak. Maria izeneko pertsonaia baketsuak langileak defendatuko ditu. Iraultza bat sustatu beharrean, ordea, pazientzia edukitzera gobidatuko ditu langileak, bi taldeak batuko dituen <<Bitartekari>>-aren esperoan.
 
         Metropoli-ren lehen bertisoak aldaketa eta mozketa ugari jasan zituen muntaian zehar, bereziki Estatu Batuetan, Thea von Harbou-k (filmaren oniarri de eleberriaren idazlea) prestatuko gidoia nolabait gutxuetsiz. 2001ean filma berrezartzeko lanetan aritu ziren mundu osoko hainbat filmoteka, azkenik Giza Ondare titulua eskuratuz (Unesco-k Giza Memoria gisa onartu zuen lehen filma izan zen). 2008an Argentinan 16mm-tan grabatutako atal oso zaharkitua aurkitu zen Argentina, momentura arte inoiz ez ikusitako hainbat minutu agertzen zituena.
         Musika originala Gottfried Hupperts-ek idatzi zuen, orchestra handi batek jo zezan pentsatuz. 2001ean muntaia berriarentzako berriro ere grabatu zen, Deutsche Radio Philharmoniker Saarbrücken-ren eskutik. Hau izango da hortaz filmotekan egingo den filmaren proiekzioan entzungo dugun bertsioa.
Alemania, 1927
 
Zuzendaritza: Fritz Lang
Gidoia: Thea von Harbou.
Argazkigintza: Karl Feund, Günther Rittau, Walter Ruttmann (Txuri eta beltzean)
Musika: Gottfried Huppertz.
Intérpretes: Alfred Abel, Gustav Fröhlich, Rudolf Klein-Rogge, Frtiz Rasp, Theodor Loos, Erwin Biswanger, Brigitte Helm, Heinrich George.
Hizkuntza: ingelera gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 153 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 11, ostirala, 20.00 O.
Pasaporte para Pimlico

Maiatzaren 18a, ostirala, 20:00 O.
Fahrenheit 451

Maiatzaren 25a, ostirala, 20:00 O.
El planeta de los simios

Ekainaren 1a, ostirala, 20.00 O.
THX 1138

Ekainaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Cuando el destino nos alcance

Ekainaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El dormilón

Ekainaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Gattaca