Émile Vieuzac bere amarekin bizi da landetxe batean. Azken hau bat-batean hiltzen denean, Émilek familia guztia gonbidatuko du hileta-elizkizunera. 68ko ikasle matxinada garaian girotzen da istorioa.
Louis Malle-k, Estatu Batuetan “erbestean” egon ostean Frantziara bueltatzerakoan 68ko maiatzaren inguruan egiten duen filma da hau. Denbora zein espazioa direla medio aztertzen du jazotakoa, akzio nagusia Parisetik aldenduz eta istorioa frantses landazabalean kokatuz. Heriotz baten inguruan bildutako familia da istorioaren protagonista. Metafora bat eraikitzen du honela, gorpua patriaren heriotza aldarrikatzeko baliabide gisa erabiliz, baita familia diseinatzerako orduan garaiko frantsesen argi eta ilunak azpimarratuz.
Antzezle ezinhobeetaz lagunduta, hauen artean Michel Piccoli, Dominique Blanc eta Miou -Miou, Malle-k irratia erabiliko du taldearen eta istorioaren erritmoa markatzeko. Kontakizun bukaeran ulertuko dugu iraultza honen beharra, errebolta gehienen antzera. Lorpenak baino, borondate utopikoak izan ziren emaitza, ordea.
BAFTA Sariak 1991: Hizkuntza ez ingeleseko Film Onenari Izendapena. César Sariak 1991: Bigarreneko Emakumezko Antzezle Onenari Saria (Dominique Blanc). Antzezle Nagusi Onenari Izendapena (Michel Piccoli), Emakumezko Antzezle Onena (Miou-Miou) eta Bigarreneko Gizonezko Antzezle Onena (Michel Duchaussoy). David di Donatello Sariak 1990: Zuzendari atzerritar onena. Atzerriko Film Onenari eta Emakumako Antzezle Onenari (Miou-Miou) Izendapenak.