Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

EUROPAR MAILAKO IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZEN LEHIAKETA

Apirilaren 26a, osteguna
20:00 h.

30 dira azkeneko fasera ailegatu diren ikus-entzunezko lanak, internet bidez Europako herri desberdinetatik bidalitakoak. Estatuz-estatu joanez gero, parte hartzerik handiena izan duten estuak Espainia, Bulgaria, Britainia Handia, Italia, Suitza eta Frantzia dira. Autonomia Erkidegoak aztertuz, lan gehienak nafarrak dira (inskripzioen erdia), honen atzeik Euskadi, Katalkunia eta Madril egonda. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak ikus-entzunezko lanen zaleak, ikasleak, zein zuzendaritza eta muntaia irakasleak izan dira. Aurten 5. Urtez ospatzen den lehiaketak video formatuan egindako ikus-entzunezko lanak sustatzea du helburu.
 
“CTL 59 segundu” lehiaketaren epaimahaiak hiru sari eskeiniko ditu aukeratutako 30 lanen artean: “CTL 59 segundu” ikus-entzunezko Lan Onenari Saria (diploma eta 1000 euroko saria), Nafarroako Zuzendari Onenari Aipamen Berezia (diploma) eta Esperimentazio Lan Onenari Aipamen Berezia (diploma).
 
2018ko edizioan nobedade gisa, “CTL 59 segundu”-k, Nafarroako Filmotekarekin batera, Lanbide Heziketako, Derrigorrezko Bigarren Mailako eta Batxilergoko nafarroako ikasleek parte har dezaten kategoria berri bat sortu dute: “EscolaArte Visual”. Lehiaketa orokorraren helburu bera du honek: ikus-entzunezko lanen sorrera eta hedapena sustatzea. Sariak ikasketa zentrura zein ikaslera zuzenduko dira.
 
2013an, Iruñean, sortu zen bideoen bitartez borondate artistikoa sustatzea helburu duen lehiaketa hau. “Borondate artistikoa”, komunikazio eta informazio lanetatik haratago doan borondate gisa ulertzen dugu, eduki esperimental, formal, poetiko eta filosofiko bat duena; Europako artisten artean erlazioak garatzeko konpromezuarekin.
Antolatzaileak: CTL-Formación Imagen y Sonido
Kolaboratzailea: Nafarroako Filmoteka
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 19a, osteguna, 20:00 O.
Roberto Bolaño. La batalla futura

Apirilaren 23a, astelehena, 20:00 O.
Amodiozko lan galduak