Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Amodiozko lan galduak

Apirilaren 23a, astelehena
20:00 O.

     Harold Bloom irakasle eta literatura kritikoak Amodiozko lan galduak, William Shakespearen lan txukunenetako bat dela derizto, bere lehen komedietako bat izan arren. 1595ean idatzita, gai nagusiaren originaltasuna azpimarragarria da, baita komedia bat izanda duen bukaera desberdin eta latza, hizkuntza aberatsa eta konposizioa ere. Istorioa Pau kapital nagusi zuen Nafar Erreinuan girotuta dago, eta gai nagusiak zein elkarrizketek argitasun nabaria erakusten dute. Nafarroako erregeak eta hiru zaldunek akademia txiki bat sortu eta hiru urtez emakumeengandik urrun egon eta ikasketetan murgiltzea erabakiko dute. Frantziako printzesa eta honekin datozen beste hiru emakume gazteren bisitak, ordea, ideia hau hankaz gora jarriko dute. Nafar erregeak lehen aldiz hitz egiten duenean, gerora haibat alditan errepikatu den esaldia esanen du: “Nafarroa munduko lilura izanen da”.
Kenneth Branagh-en zinemarako bertsioa 1939an girotzen da, Cole Porter, Irving Berlin eta George Gershwin-en abestiak erabiliz filma musikal bat bihurtuz.
         Shakespearen hizkuntza irudigarri eta anitza era ezinhobean egokitzen du Branaghek, adaptazio lanetan aditua. Hala, lan originala laburtu eta garaiko berri eta musika eszenak gehitzen ditu, film oso original eta interesgarria lortuz.
Love’s Labour Lost, Britainia Handia, 2000
 
Zuzendaritza eta gidoia: Kenneth Branagh
Argazkigintza: Alex Thomson(C)
Musika: Patrick Doyle
Antzezleak: Kenneth Branagh, Natascha McElhone, Alessandro Nivola, Alicia Silverstone, Matthew Lillard, Emily Mortimer, Nathan Lane, Adrian Lester, Carmen Ejogo, Timothy Spall, Richard Clifford…
Hizkuntza: ingelera gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 93 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 19a, osteguna, 20:00 O.
Roberto Bolaño. La batalla futura

Apirilaren 26a, osteguna, 20:00 h.
EUROPAR MAILAKO IKUS-ENTZUNEZKO SORKUNTZEN LEHIAKETA