Haur batek jainahiarekin begiratzen du bere herrian muntatzen ari den zirkua. Pailazoak ikusterakoan, bere bizitzaren parte diren zenbait pertsonaia datozkio burura: besteen artean, moja txiki bat, “Cotechino” geltoki zaindaria, bere kideekin etengabe liskarretan ari den “Madonna” kotxezaina, lehen mundu gerrara bueltatzen den “Giudizie”… Gero gaur egunera salto egiten da: telebista elkarrizketa batean Fellini pailazoak biltazen hasiko da bere oroitzpenetara bueltatzearren.
Liana Orfeiren zirkua bisitatu ostean, Fellini eta bere konpainia Parisera joango dira, han Tristan Rémyrekin aurkitzeko. Hau, pailazioen istorioen inguruan aritsen den idazlea da. Honekin batera, Fellinik pailazo zaharrak aurkituko ditu, jada existitzen ez den mundo baten lekuko. Zuzendariak haien aurpegi triste eta zaharrak erakusten dizkigu. Fellinik bere haurtzaroan eskeinitako pozarengatik zordun sentitzen da.
Dokumental honetan Fellinik askok aintzat hartu ez dugun pailazoen artea aldarrikatzen du. Hainbat zatitan banatuta, ahaztu ditugun zenbait pailazo ospetsuren elkarrizketak biltzen ditu, bere haurtzaroko eszena eta harentzako zirkua zein garrantzitsua izan den agertzen duten beste zenbait irudi tartekatuz. Pailazoei zuzendutako omenaldi batekin bukatzen da filma. RAI telebista italiarrarentzat egindako lana da, bere asmamen, mezu eta bukaera emotiboaren ondorioz goraipatua izan dena.
David di Donatello Sariak: David Sari Berezia. Veneciako Zinemaldia: Pasinetti Saria. Italiar film onena. National Board of Review: Atzerriatr film onenak.