Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Zirku gaua

Apirilaren 5a, osteguna
20:00 O.

Albertek, zirkuaren jabeak, bere familia utziko du Annerekin alde egiteko. Azkeneko hau amazona sutsu eta harroa da, noizbehinka aktore gazte eta neurotiko batekin harremanak mantentzen dituena. Zirkua penagarria izango da ordea, eta kalean eske ikusiko dituzte euren buruak aurrera egin ahal izateko.
Suediar zinemagilearen lan gehienen antzera, bizitza latzari aurre egiten dioten pertsonaiak deskribatzerakoan erabilitako neurritasuna nabarmentzen da film honetan ere. Argazkigintza lanak Sven Nykvist bere kamera gizon gogokoenak zuzentzen ditu, argi-ilun ingurumen dramatikoa eraikiz. Hala, pertsonaien inguruan haien alde egiteko gura eta errealitatearen laztasuna azpimarratzen duen atmosfera eraikiko da. Bergman mingots agertzen zaigu film honetan, pertsonaia ahaztezin eta guztiz errealekin jokatuz eta hunkiaraziz.
Zirkuari eskeinitako zikloa aitzakiatzat hartuta, zuzendari eskandinaviarraren film hau gogorarazten dugu, bere jaiotzaren ehungarren urteurrenean.
Gycklarnas afton, Suedia, 1953
 
Zuzendaritza eta gidoia: Ingmar Bergman
Argazkigintza: Hilding Bladh, Sven Nykvist (ByN)
Musika: Karl-Birger Blomdahl
Antzezleak: Ake Grönberg, Harriet Anderson, Hasse Ekman, Gudrun Brost, Anders Ek, Annika Tretow, Erik Strandmark, Gunnar Björnstrand, Curt Löwgren.
Hizkuntza: suediera gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 93 minutu
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 4a, asteazkena, 20:00 O.
Munstroen geldialdia (Freaks)

Apirilaren 11, asteazkena, 20:00 O.
Pailazoak

Apirilaren 18a, asteazkena, 20:00 O.
Zirkuan istilua

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.