Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Gauean hondartzan bakarrik

Martxoaren 27a, asteartea
20:00 O.

Ezkondutako gizon batekin oheratu ostean, Younghee aktoresak denbora libre pixka batez gozatzea erabakitzen du. Hamburgora bidaiatu arren, ez dio atzean utzitakoaren inguran pentsatzeari utziko.
 
 Hong Sang-soo-ren filmek beti dute osagai autobiografikoren bat. Dena den, hemeretzigarren pelikula hau da seguruenik egin dituen artean pertsonalena. Kim Minheekin mantendu zuen erlazionaren ondorioz agertu ziren izenburu amorratuei emandako erantzun neurridun eta argia.
Aktoresa onenari emandako saria irabazi zuen Kimen antzezpen izugarrian oinarrituta, Gauean hondartzan bakarrik bere lanetan sakonera handiagoa bilatzen ari den maisu baten obra da.
Bamui Haebyunaeseo Honja, Hego Korea, 2017
 
Zuzendaritza eta gidoia: Hong Sang-soo
Argazkigintza: Kim Hyeong-gyu, Park Hongyeol(C)
Antzezleak: Kim Min-hee, Seo Young-Hwa, Jae-yeong Jeong, Seong-kun Mun, Kwon Hae-hyo, Song Seon-mi, Ahn Jae-Hong.
Hizkuntza:  gaztelerazko azpitituluak
Iraupena: 101 minutu
Volver
Abono Salmenta