Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Izpi berdea

Martxoaren 22a, osteguna
20:00 O.

Filma Delphineren uda oporrekin batera hasten da. Delphinek bere mutilarekin harremana bukatu berri du eta planik gabe ikusten du bere burua Paris bakarti batean. Beste lagun batek festa batera gonbidatuko du Delphine, hondartzara asteburu pasa, baina taldeko ezkongai bakarra dela ikusita Parisera bueltatuko da. Uda bere familiarekin Irlandan pasatzeko presioa jasan beharko du. Alpeetara bidaiatuko du bakarrik, baina laister etorriko da berriro Parisera. Gelditu gabe bidaiatzea da filmaren gai nagusia.
Biarritzen egonda Julio Verneren Izpi verdea eleberriaren inguruko elkarrizketa bat entzungo da. Liburuak iluntzean ikus daitekeen izpi berde arraro baten inguruan hitz egiten du, honek gure pentsamendu propioak eta besteenak ezagutarazten dizkigula adieraziz. Éric Rohmer zinemagile galiarraren “Komediak eta atsotitzak” sailaren bostgarren eta azken-aurreko atala da.
Le rayon vert, Frantzia, 1986
 
Zuzendaritza: Éric Rohmer.
Gidoia: Éric Rohmer, Marie Rivière
Argazkigintza: Sophie Maintigneux(C)
Musika: Jean-Louis Valero
Antzezleak: Marie Rivière, Rosette, Béatrice Romand, Vincent Gauthier, Sylvie Richez, Basile Gervaise, Lisa Hérédia, Virginie Gervaise, René Hernández.
Hizkuntza: frantsesa gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 94 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 8a, osteguna, 20:00 O.
Llueven vacas

Martxoaren 15a, osteguna, 20:00 O.
Maitasunaren suediar teoria