Topikoaren arabera, Suediar gizartea garatua da oso, eta bizi-kalitatea handia.
Baina, herri zoriontsua da benetan? Munduko gizarterik autonomo eta askeena ase gabe egotea posiblea da?
Laguntza eskatzeko beharra desagertzerakoan, giza harremanak minimora mugatzen dira. Intseminazio artifizialaren bidez seme-alabak dituzten emakume ezkongaiak geroz eta gehiago dria. Bakarrik hiltzen diren pertsona kopuruak gora egiten du urtero. Pena merezi dute isolamenduak eta bakardadeak bizi autonomo eta aske baten truke?
Erik Gandini zuzendari ikonoklastak suediar bizimodua era zabal batean aztertzen du, bizitza erraz eta seguru bat izate huts eta bakarti batean nola bihur daitekeen hausnartuz.
Zinemaldiak: Docville (Belgika, 2016), CPH:DOX (Dinamarka, 2015), Stockholm Film Festival (Suedia, 2015), IDFA (Herbehereak, 2015).