Ulertzeko zaila den mundu batean, Nathan gogor saiatzen da bere inguruan daudenekin loturak sortzen – batez ere bere amarekin-, baina benetako kontsolamendua zenbakietan bakarrik aurkitzen du. Egun batean, Taipeiko Nazioarteko Matematika Olinpiadetan parte hartzeko Erresuma Batuko taldean sartzen da eta irakasle bitxi eta anarkiko batekin egiten du topo; Humphreys Jaunarekin. Bien artean laguntasun berezia sortzen da.
BBC kateko dokumental bat oinarri hartuta, Young Beautiful Minds, pelikula honek Nathan-en benetako istorioa kontatzen du. Obra honetan, matematiken jenio gaztea da eta hastear daukan bidaian aldaketa ugari gertatzen dira. Amodioa ere aurkitzen du bidai horretan.
British Independent Film Awards (BIFA) sarietan lau hautagaitza jaso zituen, Zuzendari berri onenari sariarena, tartean.