Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Uncle Yanco / Black Panthers / Réponse des femmes

Urtarrilaren 25a, osteguna
20:00 O.

Uncle Yanco(Frantzia-AEB, 1967)
 
Zuzendaritza eta gidoia:Agnès Varda
Argazkia: David Myers (ZetaB)
Musika: Richard Lawrence, Yannis Spanos eta Albinoni.
Muntaia: Jean Hamon.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz eta frantsetzez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:18 minutu
 
1967ko otsailean, Varda San Franciscon egon zen bere azken pelikula sustatzen. Han zegoela, bere lagun Tom Luddyk senide baten berri eman zion. Vardaren osaba bat zen San Franciscon bizi zen senidea, baina lehen aldia zen hari buruzko berriak zituela: Jean Varda zen eta Yanco ezizenarekin ezagutzen zuten. Sausaliton bizi zen itsasontzi batean eta margolaria zen. Hippie bizimodua zeukan eta bizitza maite zuen. Elkar ezagutu zutenean oso une zoriontsua izan zen.
 
Black Panthers (Frantzia-AEB, 1968)
 
Zuzendaritza eta gidoia:Agnès Varda
Argazkia: David Myers, Paul Aratow, John Shofill, Agnès Varda (ZetaB)
Musika: Soul improbisatua Black Panthers-en eskutik.
Muntaia: Paddy Monk
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:30 minutu.
 
1968an egin zen dokumentala eta, ustez, polizia bat hiltzeagatik Huey Newton-en atxilotzen duten unea hartzen du abiapuntu gisa. Newton, izan ere, Pantera Beltzen sortzaileetako bat zen. Pelikulak 5000 pertsona baino gehiago bildu zituzten protestak hartzen ditu oinarri, zeinetan poliziaren eta manifestarien arteko konfrontazio handiak gertatu ziren.
 
Réponse des femmes: notre corps, notre sexe(Frantzia, 1975)
 
Zuzendaritza eta gidoia:Agnès Varda
Argazkia: Jacques Reiss, Michel Thiriet (C)
Muntaia: Marie Castro.
Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena:8 minutu
 
1975ean, Antenne 2 telebista kate frantziarraren "F come femme" programak galdera bat bota zien ikusleei; Zer esan nahi du emakume izateak? Zazpi zuzendari emakumek erantzun bati forma ematen diote.
"Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe" Vardak eman zuen erantzuna da: agit-prop (zinema panfletoa) estiloko film labur bat da. Lan honek gizarte patriarkalari aurre egiten dio emakume anitzen lekukotzen bitartez.
Volver
Abonoak erosi

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.