Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Frankenstein-en neskalaguna

Urtarrilaren 12a, ostirala
20:00 O.

   Ekaitza dagoen gau batean, Percy B. Shelley-k eta Lord Byron-ek Frankestein eta monstruari buruzko istoria dela-eta zoriondu egiten dute Mary W. Shelley. Idazleak gogorarazten die bere nahia irakaspen moral bat sortzea zela, eta erantsen du oraindik ez diela istorio osoa kontatu. Mary-k gonbidapena luzatzen die falta diren gertaera guztiak ezagutu ditzaten. Ekintza berri guztiak lehen filma bukatu ondoren gertatzen dira.  
Doctor Frankensteinek sortutako munstroaren ihesa eta gero, Dr. Praetorius gaiztoak monstruarentzako bikote bat sortzea proposatzen dio zientzilariari.
 Film honetan James Whale-k Universalek pelikula egiteko eman zion aurrekontua aprobetxatu zuen eta garai guztietako film bikain hau sortu zuen. Izan ere, seriea hasi zuen filma (Dr. Frankenstein, J. Whale 1931) baino hobea da pelikula hau. Eta ez hori bakarrik, estudioak eskaini zion askatasunari esker, obra propio bat sortu zuen erlijioa, marjinaltasuna eta ezarritako ordenari egindako erasoa lanaren ardatz bilakatuz. 
   Pelikula honek modu bikainean lotzen ditu eleberria eta zinemaren fikzioa. Elsa Lanchesterrek, gainera, lan bikoitza izan zuen nobelagile gisa eta monstruoaren neskalagun bezala. 
1998ko azaroan, Amerikako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak film hau hautatu zuen beste batzuekin batera National Film Registry artxiboan egoteko. Artxibo horretan biltzen dira interes “kultural, historiko edo estetikoa” duten pelikulak. Halaber, Time aldizkariko kritikoek historiako 100 pelikula onenen artean kokatu zuten honako hau. 2008ean Empire aldizkariak irakuleen eta kritikoen artean inkesta bat egin zuen jakiteko zeintzuk ziren garai guztietako 500 pelikula onenak eta Frankensteinen neskalagunak 204. postua jaso zuen. Mary W. Shelley-en nobelatik abiatuta egin den pelikula onena da. Aurten 200 ospatzen ditugu eleberri hura idatzi zenetik.
The Bride of Frankenstein, AEB, 1935
 
Zuzendaritza: James Whale
Gidoia: John L. Balderston, William Hurlbut
Argazkia: John D. Mescall (ZetaB)
Musika: Franz Waxman
Aktoreak: Boris Karloff, Elsa Lanchester, Colin Clive, Valerie Hobson, Ernest Thesiger, Dwight Frye, Walter Brenan.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 75 minutu
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 26a, ostirala, 20:00 O.
Ateak eta leihoak ireki

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.