Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Txoriak

Urtarrilaren 24a, asteazkena
20:00 O.

Melanie San Francisco-ko klase altuko gazte aberats eta snob-a da. Kasualitatez, txoridenda batean Mitch Brenner ezagutzen du. Berak Melanie-ren bizitza eroa prentsaren bitartez ezagutzen du. Axolarik gabe tratatzen du eta neska haserre joaten da dendatik. Izan ere, ez dago ohituta jendeak horrelako tratua ematera. Perikito batzuk enkargatzen ditu eta Mitch-en amaren etxera, Bodega Bay-era, joaten da. Heltzen denean, txoriak erotu egiten dira eta bertan dauden biztanle guztiei eraso egiten diete modu basatian. Orduak aurrera egin ahala, egoerak okerrera egiten du.
Pelikula honen gidoiaren oinarria 1952ean idatzitako eta izen bereko eleberri labur bat da. Daphne du Maurier-ek idatzi zuen eleberria eta, era berean, gertaera erreal batzuetan dago oinarrituta. Hasiera batean, jatorrizko eleberriaren egokitzapena telebista programa batean 1950ko hamarkadan erakusteko prestatu zen. "Alfred Hitchcock-ek aurkezten du…" izan behar zuen programa, baina, azkenean, gidoia hain ona zen, pelikula batean bilakatzea erabaki zuela. 
2016. urtean Estatu Batuetako Kongresuak adierazi zuen pelikula honek interes “kultural, historiko eta estetiko” adierazgarria duela eta National Film Registry artxiboan sartzeko hautatua izan zen.
The Birds, AEB, 1963
 
Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
Gidoia:Evan Hunter
Argazkia: Robert Burks (C)
Musika: Bernard Herrmann
Aktoreak: Tippi Hedren, Rod Taylor, Jessica Tandy, Suzanne Pleshette, Veronica Cartwright, Ethel Griffies, Charles McGraw, Doreen Lang, Ruth McDevitt.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena:115 minutu
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 21a, asteartea, 20:00 O.
Ilehorien etsaia

Azaroaren 28a, asteartea, 20:00 O.
39 eskaloi

Abenduaren 7a, osteguna, 20:00 O.
Susmoa

Abenduaren 13a, asteazkena, 20:00 O.
Elkarri lotuta

Abenduaren 20a, asteazkena, 20:00 O.
Krimen perfektua

Abenduaren 27a, asteazkena, 20:00 O.
Errudun faltsua

Urtarrilaren 3a, asteazkena, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 9a, asteartea, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 10a, asteazkena, 20:00 O.
Eriota orpoetan

Urtarrilaren 19a, ostirala, 20:30 O.
Psikosia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.