Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Labrit 65 / Beti Jai. La capilla sixtina de la pelote

Abenduaren 21a, osteguna, 20:00etan.

Labrit 65 (Espainia, 2017)
 
Errealizazioa: Iñaki Navarro, Lucia Arrieta
Ekoizpena: Iñaki Urbina
Soinua: Sergio Elia
Parte hartzaileak: Oinatz Bengoetxea, Jose Esparza, Mikel Idoate, Josetxo Lizartza, Maite Ruiz de Larramendi, Miguel Santos, Miguel Angel Urós “Txiki”, Javier Urriza.
Hizkuntza: J.B. euskaraz eta gaztelaniaz
Iraupena: 35 minutu
    Labrit frontoiaren urteurrena aitzaki hartuta, Kantxa Pelotazale Fundazioak Pandas Producciones ekoizle etxearekin batera “Labrit 65” dokumental film laburra grabatu, ekoitzi eta egin du. 
    Ikus-entzuneko obra honek eraikin historiko honen erretratua egiten du frontoiarekin harremana duten zortzi lagunen lekukotasunak bilduz.  Harreman hori anizta da: kirol arlokoa, eremu profesionalekoa edota afektiboa. Dokumental honen bitartez, Kantxa Pelotazale Fundazioak frontoiari balioa eman nahi dio, Iruñeko ondare material eta inmateriala aberasteko daukan garrantzia nabarmenduz eta eraikinari testuingurua emanez. Euskal pilotaren erreferentzia tokia da (profesional nahiz afizionatuentzako) eta kirol ekitaldi garrantzitsuen egoitza ere izan da: 1995ko Munduko Kopa eta 1962 eta 2002 urteetako Mundu Txapelketak hartu zituen, besteak beste. Era berean, frontoi honetan dantza eta boxeo ekitaldiak, herri kirolen erakusketak, besteak beste, egin izan dira. 
 
Beti Jai. La Capilla Sixtina de la Pelota (Espainia, 2015)
 
Zuzendaritza, muntaia eta argazkia: Richard Zubelzu
Gidoia eta ekoizpena: Magda Calabrese
Musika: Peter Rudenko
Parte hartzaileak: Igor Gonzalez, Vicente Paton, Fernando Larumbe, Antonio Lopera, Alberto Tellería y Alvaro Bonet.
Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
Iraupena: 27 minutu
 
   Lan honek eraikin historiko honen lehen gerturapen bat egiten du, askorendako ezezaguna baita frontoi hau. Hainbat adituk Madrilgo frontoiaren oraina eta etorkizuna (hitz larriz) zein izan beharko zen azaltzen dute.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 14a, osteguna, 20:00 O.
IV Nafarroa, Zinema Lurraldea

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información