Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

IV Nafarroa, Zinema Lurraldea

Abenduaren 14a, osteguna
20:00 O.

Margolaria (El pintor)
Zuzendaria: Nei Loya e Ivan Padilla
Argazkia: Alex Agüera (C)
Aktoreak: Nei Loya, Ivan Padilla.
Kokalekua: Erriberri
 
    Adriana doktore gaztea da eta hainbat urte daramatza minbiziaren kontrako entsegu klinikoak egiten dituzten Fase II ospitaleko sailean lanean. Bere azken ikerketan porrot egin ondoren, lanbidea uztea erabakitzen du eta dena atzean utzita, Erriberrira joaten da.
 
Cristian
Zuzendaria: Jorge Vico
Gidoia eta Argazkia: Fran Moreta (C)
Aktoreak: Jordi Millán.
Kokalekua: Urdax
 
   Cristian oso nerabe berezia da. Bere aita Robertorekin bizi da, espeleologoa dena ogibidez. Egun batean, bere aitak objetu misteriotsu bat ematen dio.
 
Cu cu
Zuzendaritza eta gidoia: Sandra Iráizoz
Argazkia: Sergio San Martín (C)
Aktoreak: Pablo Salaberri, Eva Beunza, Angel Garcia Moneo, Ana Maestrojuan.
Kokalekua: Zangoza
 
   Jorge eta Patriciok oso arruntak diruditen bizitzak dituzte. Jorge ospe handiko abokatua da eta Patriciok bere abereak eta lurrak zaintzen ditu. Hasiera batean komunean ezer ez dutela ematen badu ere, gero ikusten da gauza asko partekatzen dituztela, euren seme-alabekiko maitasuna, tartean.
 
 
Nafarroako zezenaren bodega (La bodega del toro navarro)
Zuzendaritza, gidoia eta argazkia: Reyes Caballero
Aktoreak: Nerea Lagos, Alberto Rivas.
Kokalekua: Iruñea, Lizarra eta Lerin.
 
    Espainiako gerra zibila gertatzen ari dela, Trianako emakume bat bere toreatzaile kuttunari jarraitzen dio, Saturio Toroniri. Mezu bat eman behar dio…. Nafarroako zezenaren bodegan biltzen dira, emakumea gizon nafar batekin lagunduta agertzen da eta, Espainiako abanikoaren hizkuntza erabiliz, bere amodioa aitortzen dio.
 
Vintage Trouble
Zuzendaritza eta gidoia: Samuel Valero
Argazkia: Paco Ferrari (C)
Aktoreak: Cristina Arocena, Eider Sainz.
Kokapena: Iruñea.
Cristina Aroicena eta Eider Sainz aktoreek Epaimahiaren Mentzio Berezia jaso zuten.
 
Kafea hartzeko elkartzen dira bi lagun, ezer zehatzari buruz ez hitz egiteko… Baina euren harremana erabat aldatu daiteke…. ala ez.
 
Ihes egin (Huir)
Zuzendaritza eta argazkia: Iñaki Ruiz de Larrinaga eta Hugo Zuñiga
Gidoia: Iñaki Ruiz de Larrinaga
Aktoreak: Javier Chocarro, Delia Labiano
Kokapena: Urdax
 
Publikoaren Saria
 
   Begiak estalita dituztela agertzen dira bi gazte: Urdax zonaldeko baso bateko zuhaitz bati lotuta daude. Ihes egitea lortzen dute, baina…
 
Selfie
Zuzendaritza eta gidoia: Rodrigo Zarza
Argazkia: Fernando Gil (C)
Aktoreak: Javier Bodalo, Mariona Tenes.
Kokapena: Arguedas
 
Epaimahiaren Sari Berezia
 
   Ilunabarra Bardean. Ordu asko bakarrik eskalatzen igaro eta gero, Juliok sentitzen du helmugara iritsi eta paisai zoragarria ikustearen poza norbaitekin konpartitu behar duela. Rosalia etortzen zaio burura, eta azken urte guzti hauetan berari esan ezin izan dizkion gauza guztiak pentsatzen ditu.
 
Soldadua (Soldado)
Zuzendaritza eta gidoia: Borja Lezaun
Argazkia: Josu de Pablo (C)
Aktoreak: Alberto Codes, Milton Duarte, Unai Mayor, Adolfo Suarez.
Kokapena: Arguedas
 
Argazki onenari Saria
 
   XIX. mendeko soldadu bat basamortuan dabil, noraezean. Egarria dauka eta gose dago. Ahuleziaren ondorioz erortzear dagoela, bere garaitik kanpo dagoen zerbait ikusten du, toki gogor horretan bizirauteko itxaropena pizten dion zerbait.
 
Berriz ere elkartzea (Reencuentro)
Zuzendaritza eta gidoia: Santiago Fernandez
Argazkia: Angel M. Chivite (C)
Aktoreak: Carolina Lapausa, Chema Tena.
Kokalekua: Ttera
 
Bigarren Saria
 
   20 urte eta gero, hiri txiki batean Batxilergoa batera egin zuten hainbat ikasle berriro elkartzen dira. Ordutik elkar ikusi ez duen bikote bat berriz ere ikusten da. Dirudienez, euren bideak berriro gurutzatuko dira.  
 
Ez da iganderik gelditzen (Ya no quedan domingos)
Zuzendaritza eta gidoia: Sergi Gonzalez
Argazkia: Juan Vicent (C)
Aktoreak: Mikel Garcia, Alberto Agos, Marcos Gainza, Laura Malo.
Kokapena: Viana
 
Lehen Saria
 
Mateo, Marcos eta Lucasek ehunka aldiz egin dute euren herria inguratzen duen basoan barrena dagoen ibilbidea. Gaur, ordea, ezberdina izanen da esperientzia hori.
 
Prorgama guztiaren gutxi gora beherako iraupena: 100 minutu.
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 21a, osteguna, 20:00etan.
Labrit 65 / Beti Jai. La capilla sixtina de la pelote

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.