Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Gueto. Nazi propagandaren pelikula galdua

Abenduaren 28a, osteguna
20:00 O.

    Bigarren Mundu Gerra eta gero, Alemania Ekialdeko artxibo batean Ghetto bezala etiketatuta dagoen 60 minutu inguruko pelikula misteriotsu bat agertu zen. Naziek 1942. urtean Varsovian grabatu zuten eta historialariek geto judutarretan izandako bizipenak deskribatzeko erabili zuten zinta. 40 urte baino gehiago beranduago, lan berri bat aurkitu zuten, zeinetan lehen pelikulako toma batzuen errepikapenak biltzen ziren. Kamera operadore batek nola eszena bakoitza prestatzen duen ikusten da bigarren pelikula horretan. Yael Hersonski-k material hau berreskuratu du eta zinema iruzur horren atzean dagoena erakutsi du. Izan ere, irudi haiek helburu soil batekin grabatu ziren: propaganda nazia egitea.
    Hot Docs. Nazioarteko Film Onena (Canada); Sundance Film Festival. Muntai Onena (EEBB). Women Film Critics Circle Award. Dokumental Onena emakumeei buruz edo emakumeek eginda (EEBB)Berlinale, Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia. (Alemania). Memorimage, Reuseko Nazioarteko Zinema jaialdia (Espainia).
 
Shtikat Haarchion / A Film Unfinished , Alemania-Israel, 2010
 
Zuzendaritza eta gidoia: Yael Hersonski
Argazkia: Itai Neeman
Musika: Isahi Adar
Dokumentala.
Hizkuntza: J.B. ingelera, hebrearra, poloniarra, alemaniera eta yiddish, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 89 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 1a, ostirala, 20:00 O.
Odolezko anaia

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información