Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Krimen perfektua

Abenduaren 20a, asteazkena
20:00 O.

 Tony Wendice (Ray Milland) erretiratuta dagoen tenista hotz eta kalkulatzaile bat da eta bere emazte abertas eta ederra hiltzea pentsatzen du (Grace Kelly).
Emaztea leiala ez dela uste du, baina, batez ere, bere aberastasun osoa bereganatzeko hil nahi du. Bere plana aurrera ateratzeko, armadan berarekin egondako lagun zahar bati xantaia egiten dio, eta bera etxetik kanpo dagoenean etxera sartu eta emaztea hiltzeko konbentzitzen du.
    Filmak izen bereko antzezlana oinarri hartzen du. Antzezlana Frederick Knott-ek idatzi zuen –pelikularen gidoiaren egilea ere bera da- eta 1952ean BBCk estreinatu zuen. Geroxeago, lan bera Londres eta New York-eko antzokietan erakutsi zuten. Handik bi urtera egin zuten pelikula.
    Ray Milland-ek (ordura arte komediarekin soilik lotzen zen aktorea) bere izaeraren alderik ilunena erakutsi zuen Krimen perfektua filman. Kellyk, bestalde, Hitchcock-ekin batera izanen zuen ibilbideari hasiera eman zion pelikula honetan.   La ventana indiscreta eta Atrapa a un ladron filmak egin zituzten batera beranduago. Pelikula honek ez du intentsitate maila une bakar batean eregaltzen, eta hori gidoi zehatz baten ondorioa da. Izan ere, gidoiak ez du inolako ahulgunerik eta momentu guztietan adi egotera gonbidatzen du ikuslea. Intriga adimentsua erabiltzen du egileak, zeinetan senarrak beti dauka ideia berri bat, ikuslearen desesperaziorako.  Beste alde batetik, maisuaren zuzendaritza bikaina da, oso zehatza eta, intriga mantentzeko helburuz, istoriaren oinarrizko gakoetan zentratzen dena; hala, zuzendariak ez digu uzten garrantzitsuak ez diren gauzekin “arreta galtzen”.
 Grace Kelly (Hitchcock-en ilehorietako bat) agertzen delako aukeratu dugu film hau ziklo honetarako eta, era berean, egile britainiarraren pelikula ezezagunetako bat delako ere bai. 
 
   Nueva York-eko Kritikoen Zirkulua: Emakumezko aktore onena (Grace Kelly). BAFTA sariak: Atzerriko emakumezko aktore onena izateko hautagaia (Grace Kelly). National Board of Review: Emakumezko aktore onena (Kelly) eta Aktore sekundarioa (John Williams).
 
Dial M for Murder, EEBB, 1954
 
Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
Gidoia: Frederick Knott
Argazkia: Robert Burks (C)
Musika: Dimitri Tiomkin
Aktoreak: Grace Kelly, Ray Milland, Robert Cummings, John Williams, Anthony Dawson, Leo Britt, Patrick Allen, George Leigh.  
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 105 minutu
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 21a, asteartea, 20:00 O.
Ilehorien etsaia

Azaroaren 28a, asteartea, 20:00 O.
39 eskaloi

Abenduaren 7a, osteguna, 20:00 O.
Susmoa

Abenduaren 13a, asteazkena, 20:00 O.
Elkarri lotuta

Abenduaren 27a, asteazkena, 20:00 O.
Errudun faltsua

Urtarrilaren 3a, asteazkena, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 9a, asteartea, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 10a, asteazkena, 20:00 O.
Eriota orpoetan

Urtarrilaren 19a, ostirala, 20:30 O.
Psikosia

Urtarrilaren 24a, asteazkena, 20:00 O.
Txoriak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.