Bigarren Mundu Gerra eta gero (1939-1945), nazi zelatari eta Alicia Huberman-en aita, Estatu Batuen kontrako traizioa egitea egotzita kondenatzen dute. Epaiketaren ondoren, Aliciak festa bat antolatzen du eta Devlin izeneko ezezagun gizon dotorea bertaratzen da. Inteligentzia zerbitzuen agente bat da Alexander Sebastian, eta Aliciari nazien burua Brasilen atxilotzeko laguntza eskatzen dio. Hasiera batean Aliciak ez zuen horretan sartu nahi, baina agente amerikar erakargarriarekin maitemindu ondoren, baiezkoa ematea erabakitzen du. Brasilen dagoela, Alicia Sebastianen lagun egin eta bere etxera bizitzera joaten da. Gai honetan murgildu izanak bere bizitza arriskuan jartzen du.
Elkarri lotuta (Notorious) Hitchcock-ek Ipar Amerikan egin zuen denboraldiko bederatzigarren ekoizpena da. Film hau erabakigarria izan zen egile gisa Hollywood-en finkatzeko eta bertako zuzendari sinesgarrienen artean jarri zuen bere izena, bai artistikoki eta komertzialki ere. Ben Hecht-ek idatzitako gidoi orijinal eta trebea oinarri hartuta, Hitchcock-ek ordura arte ohikoak ez zituen erreferente batzuk erabiltzen ditu, kutsu politikoa duen pelikula baita hau. Kutsu politiko hori bere filmografian ohikoagoak diren beste bi gairekin uztartzen ditu: amodiozko drama eta intriga kriminala. Filma osatu zuten une hartan, bi aktore protagonistak euren unerik gorenean zeuden eta, gainera, beraiek bezain disdiratsu agertzen da Claude Rains, aktore sekundarioa. Guztien lanaren ondorioz, Hitchcock-n ibilbidearen pelikula txalotuenen artean kokatzen da hau, eta gaur egun egile britainiarra ezagutzeko ezinbesteko pelikula da.