Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Susmoa

Abenduaren 7a, osteguna
20:00 O.

 Bizizale erakargarri bat neska inuzente batekin elkartzen da trenean. Neskak, azkenean, txartela ordaindu beharko dio gizon bizizaleari. Aurrerago berriro elkartzen dira, oraingoan festa batean, eta amodiozko istorio labur bat eduki eta gero, neskak berarekin ezkondu nahi du, nahiz eta bere aita erabaki horren kontrako dagoen. Mundu guztiak (bere familia barne) uste du neskazahar bat besterik ez dela, eta horregatik erakutsi nahi die norbaitek bera maitatzeko gaitasuna eduki dezakeela.
   Nabarmentzekoa da maisuak amodio eszenei emandako tratamendua. Izan ere, Hitchcock zuzendari bikaina da amodiozko istoriak deskribatzen, munduko onenen artean kokatzen dena. Eszena mota horiek filmatzerakoan talentu eta ukitu berezia zeukala erakutsi zuen. 
Pelikula hau Francis Iles-en (Anthony Berkeley) “Before The Fact” liburuan oinarrituta dago, eta istorioak intriga psiokologiko bat kontatzen du, pertsonaia maskulinoaren analisia emakumearen ikuspegitik egiten dela. Analisi horrek emakumezko pertsonaiaren obsesioak eta susmoak erakusten ditu. Izan ere, emakumeak gero eta argiago dauka bere senarra hiltzaile psikopata bat dela; edo behintzat, horren susmoa dauka. Hitchcock-ek bi aktore bikain erabili zituen proiektu hau gauzatzeko. Film honetan lehen aldiz egin zuen lan Cary Garnt-ekin, eta geroago hainbat aldiz lan egin zuten biek batera. Joan Fontaine izan zen bigarren aktorea, dagoeneko Rebeca (1940) filman batera egin zutela lan. Pelikula hartan egindako lanarengatik, izan ere, Fontainek emakumezko aktore onenari saria jaso zuen Oscarren Jaialdian. Era berean, Susmoa filma pelikula onena eta musika onena sariak jasotzeko hautagaiak izan ziren Oscar sarietan. Nueva York-eko Kritikoen Zirkuluak urteko emakumezko aktore onena saria eman zion Joan Fontaine-i.
Suspicion,EEBB, 1941
 
Zuzendaria: Alfred Hitchcock
Gidoia: Samson Raphaelson, Joan Harrison, Alma Reville
Argazkia: Harry Stradling (ZetaB)
Musika: Franz Waxman.
Aktoreak: Cary Grant, Joan Fontaine, Cedric Hardwicke, Nigel Bruce, Dame May Whitty, Isabel Jeans, Heather Angel, Auriol Lee, Reginald Sheffield, Leo G. Carroll.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 99 minutu
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 21a, asteartea, 20:00 O.
Ilehorien etsaia

Azaroaren 28a, asteartea, 20:00 O.
39 eskaloi

Abenduaren 13a, asteazkena, 20:00 O.
Elkarri lotuta

Abenduaren 20a, asteazkena, 20:00 O.
Krimen perfektua

Abenduaren 27a, asteazkena, 20:00 O.
Errudun faltsua

Urtarrilaren 3a, asteazkena, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 9a, asteartea, 20:00 O.
Bertigoa

Urtarrilaren 10a, asteazkena, 20:00 O.
Eriota orpoetan

Urtarrilaren 19a, ostirala, 20:30 O.
Psikosia

Urtarrilaren 24a, asteazkena, 20:00 O.
Txoriak

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.