Ninak (Patricia López Arnaiz) hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki zuen, eskopeta poltsan zuela eta helburu batekin: Pedro idazle ospetsuaz mendekatzea, herriak orain omentzen baitu. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera bultzatuko du.
Nina thriller bat da, emakume western garaikide bat, non iragana eta oraina mendeku istorio batean elkartzen diren. Malagako 2024ko Zinemaldian Kritikaren Saria irabazi zuen.
Nina (Espainia, 2024)
Zuzendaria eta gidoia: Andrea Jaurrieta
Argazkia: Juli Carné Martorell (C)
Musika: Zeltia Montes
Antzezleak: Patricia López Arnaiz, Darío Grandinetti, Aina Picarolo, Iñigo Aranburu, Mar Sodupe, Ramón Agirre, Silvia de Pé, Daniel Vitallé, Eneko Gutiérrez Lavandero
Iraupena: 105 minutu
Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Abuztuaren 31, larunbata, 20:00ean
Robot dreams - BIZKARRETA/ GERENDIAIN (Udako zinema)
Urriaren 4a, ostirala, 19:00ean
Nafar Haziak - Casa de Cultura Auritz/Burguete Kultur Etxean
Urriaren 10a, osteguna, 20:00
Navarra Shortzinema -LIZARRA
Urriaren 17a, osteguna, 19:00 h.
Urak Aske -Naturaren Interpretazio Zentroak (OTSAGABÍA)