Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Suzhou River

Irailaren 21a, osteguna
19:30

Shanghain, Suzhou ibaiaren ertzean, Mardar hiri osoan zehar dabil paketeak  banatzen bere motorrean. Enkargu batean, Moudan gaztea ezagutuko du, eta biak modu arriskutsuan maiteminduko dira.  Handik gutxira, Mardar Moudan bahitu eta aitari xantaia egiteko kontratatuko dute. Traizioa aurkitzean, Moudan desagertu egingo da. Espetxean hiru urte eman ondoren, Mardar Suzhou ibaira itzuliko da maitearen bila. Horrela ezagutuko du Meimei, Moudanen antza handia duen dantzaria.

 

Errebelazio gisa sortua, eta genero zinearen dosi handiak  zituen muturreko errealismoz hornitua, Suzhou River, Rotterdamgo Zinemaldiko Tiger Award-eko irabazlea, zinema txinatarraren seigarren belaunaldiko mugarrietako bat bihurtu zen, Jia Zhangke, Zhang yuan edo  Lou Ye bezalako zinemagileak buru zituela. Zinemagile horien gai eta bilaketa askoren erakusle  argia da filma, eta Shanghaiko kaleetan barrena bidaia katramilatu eta malenkoniatsu bat aurkezten du, amaitu gabeko maitasun bizi baten bila, gizarte-kritikatik kanpo ez ego narren zinemaren historiarekin  modu liluragarrian  lotzen gaituena.

Aurkezlea: Fermín Martínez

Suzhou River (Txina, 2000)

Zuzendaria eta gidoilaria: Lou Ye

Argazkilaritza: Wong Yuk (K)

Musika: Jörg Lemberg

Interpreteak: Zhou Xun, Jia Hongshen, Yao Anlian, Nai An, Zhongkai Hua

Hizkuntza: J. B  mandarin txineraz; azpitituluak gazteleraz.

Iraupena: 79 min.

Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.