Mediterraneoan, gure gizartea itsaso honen gainean sortu zen, eta milaka errefuxiatuk egunero borrokatzen dute egun batean Europaren babesa eskuratzeko. Kontinente zaharraren atean, itxaropena mantentzeko borrokatzen dute nahiz eta egoera tamalgarri batean egon.
Varados iraupen luzez errefuxiatuak izan direnengana hurbildu dira haien bizimodua gertutik ikusteko. Atenaseko eraikuntza okupatuetan edo herrialdean barna zabalduta dauden errefuxiatu esparruetan, gizon eta emakume hauek haien bizitza aurrera eramaten jarraitzeko dokumentazio baten esperoan daude.
Aurkezpena eta hitzaldia Helena Tabernaren eskutik.
Lehorreratuak “Varados” (Espainia, 2019)
Zuzendaria eta gidoia: Helena Taberna
Argazkilaria: Frodo García-Conde (C)
Zuzeneko soinua: Jorge Alarcón
Ekoizleak: Helena Taberna, Iker Ganuza
Dokumentala
Iraupena: 72 min.
Hizkuntza: Bertsio originala italieraz eta azpitituluak gaztelaniaz
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.