Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Mission Blue

Irailaren 14a, ostirala
20:00 O.

Dokumentalak Sylvia Earle doktorearen bizitzaren eta lanaren jarraipena egiten du. Naturarekiko pasioa, itsaso zabalarekiko mirespena eta bere atzeko patiotzat hartzen zuen Mexikoko golkoa. Ozeanografoa, esploratzailea, botanika eta itsas biologoa. Gizonek menderatutako mundu batean aurrera egin zuen, genero desparekotasunaz ohartu gabe — bere lankideak eragotzi egiten zuena eta, gainera, prentsa sentsazionalistak ustiatzen zuena—. Hala eta guztiz ere, Sylvia nekaezina, mugarik ezagutzen ez duena, oztoporik gabe jardun zen bere zaletasunik handienean, hau da, itsasoak eta bertako izakiak aztertzen.
 
Bere ibilaldi profesionalean zehar, Earle itsasoaren edertasunaren eta bere hondamendiaren lekuko izan da, gizakiak berak eragindakoa. Aspaldi ozeanoen handitasuna baliabide agorrezinez beteta zegoela sinisten baitzen. Zer nolako eragina izango luke itsasoan? arrainak desagertuko lirateke? eta koralak?
 
Hamarkadak igaro ahala, gizakia gero eta trebeagoa da arrantzan, baliabideak ustiatzen eta hondamendi naturalak sortzen. Pelikulan zehar itsasoaren konposizioa aldatzen dituzten petrolio-istripu kopuruari buruzko datu adierazgarriak partekatzen dira, abiadura handian ugaritu egiten diren eremu hilak, koralen suntsipena eta %50 baina gehiagoko murriztapena, baita hegaluzea, sardinzarra eta marrazoak bezalako beste espezien murriztapena ere.
 
Sylviak adierazten duen moduan, Koral itsasora egindako bisita batean: «Arrainik gabe, koralak hil egiten dira. Koralik gabe, arrainak hil egiten dira». Espedizio horretan aurkitzen dutena harrigarria da baina bera, zientzialari gisa, datu gordinei pisua ematen die eta efektu hau bihurtzeko alternatiben bila hasten da. Izan ere, honi buruz oraindik ere zerbait egiteko garaiz gaudelakoan konfiantza handia du.
AEB, 2013
 
Zuzendaritza: Fisher Stevens eta Robert Nixon
Gidoia: Mark Monroe, Jack Youngleson.
Argazkigintza: Damien Drake, Axel Baumann (C)
Musika: Will Bates
Antzezleak : Sylvia Earle, Fisher Stevens, Jeremy Jackson, James Cameron, Carl Safina, Liz Taylor, Mike deGruy, Graham Hawkes, Bryce Groark, Imogen Zethoven.
Hizkuntza: J. B. ingelesez, gaztelaniako azpitituluekin.
Iraupena: 95 min.

Sarrera doakoa da.

Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 21a, ostirala, 20:00 O.
Bombshell: Hedy Lamarren historia

Irailaren 28a, ostirala, 20.00 O.
De ollas y sueños

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.