Oraingoan, ziklo honetan Iruñeari buruzko zenbait lan daude egitarauan: Pamplona 1928, urte hartako San Fermin jaietako eszenak biltzen dituen lan anonimo bat; Pamplona, Vicente Zaragozak 1950ean zuzendutako 8 minutuko pelikula; eta Rincones y nostalgias de Pamplona I, Antonio J. Ruizek Nafarroako Filmotekari emandako pelikula bat.
Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.