Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa

Oscar Niemeyer. La vida es un soplo

Maiatzaren 4a, asteazkena, 20:00etan.

Laburpena

Oscar Niemeyer (Río de Janeiro, 1907), ehun urteko brasildar arkitektoa, XX. mendeko garrantzitsuenetarikoa da (Pritzker Saria 1988an). Modu informalean kontatuko du haren bizitza eta laneko ibilbidea: lehenengo aukerak, Le Corbusier edo Lúcio Costa herrikidea bezalako mailakoen ondoan egindako lanak, lehen proiektu arkitektoniko nagusiak sortzeko modua (New Yorkeko Nazio Batuen eraikina, Brasiliako hiri modernoa, Niteróiko arte garaikidearen museoa, Argelgo Unibertsitatea, alderdi Komunistak Parisen duen egoitza,…), kezka sozialak, katolizismotik komunismorako bidea, emakumearekiko maitasuna eta jaioterriarekiko lotura estua. Lehen pertsonan kontatutako filma izango da, irudi ezezagunekin eta honako hauen lekukotasunekin: José Saramago, Eric Hobsbawn, Eduardo Galeano eta Nelson Pereira Dos Santos. Edertasuna harrapatu eta eraikin harrigarriekin harritu nahia etengabe ikusten da haren obran. Niemeyer-en ustez, ez da funtzionaltasunarekin obsesionatu behar; garrantzitsuena da berritzea, harritzea eta irtenbide ezberdinak eskaintzea. Avilesko Nazioarteko Zentro Kulturalaren diseinatzailea da, 2011n inauguratua, Espainian egin duen lehen eraikina.

Aurkezpena: María Urmeneta, arkitektoa

Jatorrizko izenburua: Oscar Niemeyer. A vida é um sopro
Zuzendaritza: Fabiano Maciel
Urtea: 2007
Iraupena: 90'
Ekoizpenaren herrialdea: Brasil
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa portugesez, gaztelerazko azpitituluekin.

Gidoia: Fabiano Maciel
Musika: Berna Ceppas, João Donato, Kamal Kassin, Felipe Poli
Argazkiak: Jacques Cheuiche, Marco Oliveira

Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte).

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, ordu-erdi lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago emango.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 11, asteazkena, 20:00etan.
¿Cuánto pesa su edificio, señor Foster?

Maiatzaren 18a, asteazkena, 20:00etan.
Renzo Piano. Visitas de obra

Maiatzaren 25a, asteazkena, 20:00etan.
El socialista, el arquitecto y la Turnig Torso

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información