Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Erantzunak eta sarituak

2020ko maiatza

 Hemen egunero egiten diren galderen erantzunak aurki ditzakezu.
 
 
 
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
1 argazkiaren erantzuna: Phantom of the Opera. Rupert Julian. Lon Chaney. 1925.  
Filma 1890ko Parisen igarotzen da, non misterioa eta laztura kutsua duen erromantizismoa bat egiten dute. Pelikula Paris Opera House-ko denboraldiaren estreinaldiarekin hasten da, Charles Gounoden Faustoren ekoizpenarekin. Operara bertaratu direnen artean Raoul de Chagny bizkondea dago, bere bizitzako maitea, Christine Daee (Mary Philbin), entzutera hurbildu dena. Christine, maisu ezezagun baten babespean, abesbatzatik gorakada azkarra egin du prima donnaren ordezkoa izateraino. Bestetik, antzerkiaren jabeek lokala saldu nahi dute, mamu bat bertan bizi omen delakoan…   
    Lon Chaneyk, filmaren aktore protagonistak, karakterizazio bereziari esker (bere burua makillatzen zuen) bere itxura beldurgarrienetariko bat eta interpretazio antologikoa lortu zuen.
    Pelikulak koloredun eszenak gehitu zituen eta hainbat muntai izan zituen, ekoizleek egindako aldaketa ezberdinak zirela eta, 1929an behin-betiko bertsioa lortu arte.
2 argazkiaren erantzuna: La noche americana. François Truffaut.
  Zinemarekiko maitasunaren gorespena eta filmaketei buruzko pelikula mitikoa. Ferrand zuzendaria (Truffautek berak antzeztua) film bat ari da zuzentzen Frantziako hegoaldean. Bata bestearen atzetik sortzen dira arazoak: emakumezko protagonista depresioarekin dago, gizonezko antzezle nagusia maitasunezko krisialdi batean murgilduta, eta gainerako antzezleek ahaztu egiten dituzte euren elkarrizketak… Bizitza etengabe sartzen da zineman: “filmak bizitza baino armoniatsuagoak direnez gero, (…) ez baitago buxadurarik ezta hutsarterik ere. Filmek aurrera egiten dute, gaueko trenak bezalaxe".
3 argazkiaren erantzuna: Arsenic and Old LaceFrank Capra. Cary Grant, Priscilla Lane, Peter Lorre, Raymond Massey, Josephine Hull, Jean Adair, Jack Carso, Edward Everett Horton.
    Ezkondu berri den antzerki kritikari bat bere izeba helduak ikustera joatea erabakitzen du eztei-bidaia egin baino lehen. Bisitan zehar konturatuko da atso xarmant hauek karitatea obratzeko modu oso bitxia dutela.
    Badago jendea film hau aro eta sailkapen honetatik at kokatzen duena, zalantzarik ez dagoen arren film honek besaulkietatik barre gehien ateratzen dituenetariko bat dela. Antzerki antzeko giropenarekin - film osoan zehar ia ez dago dekoraturik- Caparen abileziak abiadura azkarra lortzeko Epstein anaien gidoiarekin (“Casablanca” ere egin zutenak) primeran egien du bat. Modu berean bi hauek primeran egiten dute bat aktoreen paregabeko interpretazioekin, bai protagonista bai bigarren mailako aktoreen kasuan, atso ziraragarriekin hasita.
4 argazkiaren erantzuna: La regla del juego de Jean Renoir.1939.

Bigarren Mundu Gerraren hastear dagoela, André Jurieux heganzkinlariak erreportariz betetako aireportu batean lurra hartzen du. Bertan, tristuraz ikusiko du Christine, desiratzen duen emakumea eta Robert de la Cheyniest markes aberatsaren emaztea, bere zain ez dagoela.

Bere amodioa berreskuratzeko asmoz, Andrék Octave bere lagunaren gonbidapena onartuko du eta aristokrataren etxera joango dira ehiza-festa batera. Asteburuan zehar, nagusien eta zerbitzarien arteko maitasun intrigek tragedian amaituko dute. Nork apurtuko ditu jolasaren arauak? 
5 argazkiaren erantzuna: Fresas salvajes, Ingmar Bergman, Victor Sjöström e Ingrid Thulin.
Borg irakasleak (Victor Sjöström-ek interpretatuak), fisikari bikainak, Stockholmera joan behar du bere unibertsitateak egin nahi dion omenaldia jasotzera. Bere gorpua ikusten duen ametsaren ondorioz izuturik, bidaia autoz egitea erabakitzen du bere errainarekin batera; zeinak, bere etxetik alde egin duen senarrarekin eztabaida izan ostean hark seme-alabarik izan nahi ez duelako. Bidaian zehar, haurra zela oporrak igarotzen zituen etxean geratzen dira; han, marrubi basatiak hazten dira eta bere lehenengo maitasun-esperientzia ere han izan zuen… Bizitzan zehar gizon batek izandako portaera okerrei buruzko hausnarketaren film intimista da. Protagonista bere bizitzako azken etapan hutsegite horiek zuzendu ezinak sortzen dion sufrimenduaz jabetzen da. 

Filmak, film atzerritar onenaren Urrezko Globoaren irabazlea, gidoirik onenaren Oscar sarirako izendatua eta Berlingo Urrezko Artzaren irabazlea izan zenak, zuzendariaren etaparik onenaren hasiera markatu du, hirurogeiko hamarkadaren amaiera bitartean maisu-lan ugari lotu dituena.
6 argazkiaren erantzuna: El hombre que mató a Liberty Valance. John Ford. John Wayne y James Stewart.
Estatu Batuetako Kongresuko senatari zahar batek, Ransom Stoddardek (James Stewart), kazetari bati kontatzen dio zergatik joan den, benetan, bere emazte Hallierekin lagun zahar baten, Tom Doniphonen (John Wayne) hiletara. Duela urte asko, ekialdeko Ransom abokatu gaztea mendebaldeko herri txiki batera, Shinbonera heldu zen diligentzian, abokatu gisa lan egiteko eta legea betearazteko asmoarekin. Herrira heldu baino lehen, ordea, bidelapur-talde batek, Liberty Valance gaiztagin beldurgarria buru duela, lapurreta egiten du diligentzian.
    Zuzendari iparramerikarrak pantailarako moldatutako istorio hori Dorothy M. Johnsonen kontakizun txiki batean dago oinarritua. Pelikulan Forden argumentu-filosofiaren parte handi bat dago laburbildua, esaldi honetan, hain zuzen: “kondaira gertakari bihurtzen bada, inprimatu kondaira”. Pentsamolde hori da, hain zuzen, Forden biografia baten izenburua: Print de legend.
7 argazkiaren erantzuna: Plácido. José Luis García Berlanga. José Franco, José Gavilán, Agustín González, Julia Delgado Caro, Antonio Gandía, Julia Caba Alba, Félix Dafauce, Ángel Company, Amelia de la Torre, Joé Luis López Vázquez, Amparo Gómez Ramos y Casto Sendra “Cassen”.   
Probintziako hiri txiki batean, burges alfer batzuei Gabonetako kanpaina bat antolatzea otutzen zaie. Hauxe da kanpainaren leloa:  "Gonbida ezazu txiro bat afaltzera". Gau batez behartsuenei gozatzeko aukera ematean datza, familia dirudunekin Gabon-gaua pasatuz. Prestaketen erdian Plácido dago, kabalgatan bere motogurdiarekin parte hartzeko kontratatu baitute. Baina arazo batek ez dio uzten bere lanean arreta jartzen: Gabon egunean berean motogurdiaren lehen letraren epea amaitzen zaio. Motogurdia da gizonaren bizibidea.
8 argazkiaren erantzuna: Mi tío. Jacques Tati. Monsieur Hulot.
Monsieur Hulot (Jacques Tati) bakarrik bizi da eta ez du lanik, beraz Gérard (Alain Becourt) iloba bere arrebaren (Adrienne Servantie) etxe ultramodernotik eskolara eramateaz eta bueltan ekartzeaz arduratzen da. Arreba Arpel jaunarekin (Jean-Pierre Zola) ezkonduta dago eta bere koinatua bera nagusi den eta plastikozko hodiak egiten dituen fabrikan lan egin dezan saiatzen da.
    Lau unibertso elkartzen dira irudimenezko hiri txiki horretan: bikote heldu dirudun bat euren etxebizitzaren diseinuak baldintzatzen duen harremanean harrapatuta, herriko plastiko-fabrika, bere auzo umila eta Hulot jaunaren eta bere iloba maitagarriaren arteko harreman berezia, itxuraz, muturreko bi mundutan bizi direnak. 
    Istorioa etxebizitza ultramodernoaren inguruan dauden xehetasun arkitektonikoetan eten egiten da, baina baita etxebizitza umil batean, hiriko auzoetan eta bere industria gunean ere. Horietan guztietan, eguneroko bizitzaren eszenak erakusten dizkigu.
Filmak Atzerriko Film Onenaren saria jaso zuen New Yorkeko Kritikoen Elkartean eta Epaimahaiaren Sari Berezia Canneseko Jaialdian.
    COAVNAk 2019ko maiatzean programatu zuen Zinema Arkitektura zikloan ikusitako azken filma izan zen.
9 argazkiaren erantzuna: ¡Vente a Alemania, Pepe!. José Sacristán, Alfredo Landa, Antonio Ferrandis.
Peralejos, Goi Aragoiko herri lasai bat. Bertan inoiz ez da ezer gertatzen. Egun batean herrira Angelino itzultzen da oporrak igarotzeko. Angelinok Alemaniari eta bertako emakumeei buruz gauza zoragarriak kontatzen ditu. Pepek, lagunak kontatutako istorioekin liluratuta, Alemaniara emigratzea erabakitzen du, baina bere ametsa goizeko bostetan hasten da, kristalak garbituz, eta gaueko hamabietan amaitzen da, kartelak itsatsiz.
 

10. argazkiaren erantzuna. Andrei Rublev. Andrei Tarkovksy. Monje pintor de iconos.

     XV. mendearen hasieran, Andrei Rublev monje pintorea Moskura doa lagunekin Kremlingo Jasokundearen katedraleko freskoak margotzera. Zeldako bakardadetik kanpo, Rublev ohartuko da Errusiako herria beldurtuta daukaten torturak, krimenak eta hilketak daudela. Ikonoengatik ospetsua den Andrei Rublev pintore errusiarraren biografia XV. mendearen hasierako Errusiako bizitza sozial, politiko eta artistikoaren erretratu zehatza egiteko oinarria da.

      Zinemagile honen filmografiako bigarren lana. Zinemaren historian egon den zinemagilerik sakonenetakoa dela esaten dute. Kritikari askorentzat, lan hau berak egindako onena da, eta artisten sormen-prozesua du oinarri. Narratiba bereziko film luze honetan, Tarkovskik zalantza erlijiosoak eta odisea esistentziala sakontzen ditu, eta horretarako, Andresi Rublev ikonoen pintorearen etaparik gogor, mingots eta zailena aztertzen du. Zinemagileak giza arimaren zalantzarik sakonenak aztertzen ditu, hain zuzen ere, gizakiaren etsipena, zalantza esistentzial, erlijioso eta pertsonala eta barruko borroka etsigarriak.

11 argazkiaren erantzuna. Los siete samuráis. Akira Kurosawa. Los siete magníficos.

XVI. mendeko Japonian, nekazari babesgabeen herrixka bati bat-batean gaizkileen talde batek eraso egiten dio. Herrixkako adinekoak gomendatuta, herritar batzuk hirira joaten dira samurai batzuk kontratatzera, herria defendatu dezaten. Soldata bakarra janaria eta aterpea den arren, Kanbei izeneko samurai beterano batek proposamena onartu eta banan-banan biltzen ditu zenbait samurai talde bitxi batean, herrixkara joateko.
Film honek Zilarrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Mostran eta Oscar sarietarako bi izendapen izan zituen. Hori dela eta, mendebaldean arrakastarik handiena lortu zuen film japoniarretako bat izan zen eta mendebaldean gerora egindako ekoizpenetan eragina izan zuen, hala nola Los siete magníficos western ezagunean.

12 Argazkiaren erantzuna: La hija de Ryan. David Lean. Sarah Miles, Robert Mitchum.

    Rosy Ryan (Sarah Miles) Irlanda kostaldeko herri txiki baten, tabernaria alaba da, Lehendabizi Guda Mundialean. 1916.urteko Apirilean, kokatuta dago filmea, ("Easter Rising") ”Paskua alzamendua”-ren ostean. Momentu honetan konstituzional abertzaletasuna alboratuta geratzen hasia da Irish Republican Brotherhood errebolizonaren alde eta (Royal Irish Constabulary) Irlanda poliziaren eta ejertzitoaren kontra.
   Rosy neska erromantikoa da, maitasun sutsuaren bila dabil eta neska fin eta hezituan bihurtu nahi du bere burua. Bainan herri txiki batean bizi da eta bere nahaiak ez dita asetzen. Bere herrian bere nahaiak asetu ditzazkeen pertsona bakarra herriko irakaslea da, Charles Shaughnessy (Robert Mitchum). Gizon xumea da, alarguna eta berak baino urte gehiago ditu. Rosy irakasleaz maiteminduta dagoela uste du eta ezkondu egiten dira.
 Seguruenik David Lean –ren filme ederrena da eta ulertezina dena. Ahaztezinak dira bertan agertzen diren paisa eta pertsonaiak.
 2 Oscar sari irabazi zituen: sekundarioao (Mills), argazkia. Aktore nominatua (Miles) eta Soinua. Urrezko Globoa Aktore nominatua (Miles) eta sekundarioao (Howard). BAFTA saria:10 nominatu, hauen artean filme eta zuzendari onenari. (DGA) Aktore sindikatuan; zuzendari onenari nominazioa. David de Donatello sarietan, produkzio atzerritar onena saria.
13 argazkiaren erantzuna: Amarcord. Federico Fellini. Franco-Italiana.
      Egun baten, Titta konturatzen da ez dituela ia batere ezagutzen hainbat urtez bizilagun izan dituenak; emaztea eta seme-alabak ere ezezagunak egiten zaizkio eta ez dio axola inguratzen duen ezerk.  Gauzak horrela, nortasuna berreskuratzeko erreferentzia-puntu baten bila hasten da halabeharrez. Hala, memorian zehar bidaiatzen du haurtzarora arte, kostako herri txiki batean bizi zen haurra izan zen garaira arte, hogeita hamarreko hamarkadako Italiara, faszismoak goieneko aldiaren gorengo mailara iritsi zeneko garaira. Tokiak Riminin du oinarria. Hiri hartan igaro zuen Fellinik haurtzaroa.
Pelikula onenaren hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, ingelesez ez den pelikula onenaren Oscarra.
14 argazkiaren erantzuna. Dos en la carretera. Stanley Donen. B.S.O. de Henry Mancini. Audrey Hepburn y Albert Finney.
 Londresetik Frantziako Rivierara egindako bidaian Joannari eta Mark bere senarrari euren harremanaren hastapenak, ezkondu osteko lehenengo urteak eta elkarri egindako desleialtasunak gogora etorriko zaizkie. Denboraren joan etorriarekin, biak aldatu dira eta ondorioz dilema bati egin beharko diote aurre: banantzea edo diren bezala elkar onartzea.
   Filmak, aurretik azalpenik eman gabe, ondoan ipintzen ditu harremanaren garai ezberdinetako eszenak eta ikuslea izango da, zenbaitetan, hutsuneak bete beharko dituena. Horren ondorioz, filma “esperimental” gisa izendatu zuten, garai horretan oso gutxitan erabiltzen zen baliabidea baitzen. Agian teknika horrek denborari aurre egiten lagundu dio, Stanley Donen zinemagilearen film gogoangarrienean bihurtuz.
   Oscar Sarietan hautagaitza: Jatorrizko gidoi onena. Golden Globes 2 hautagaitza: Komedia/musikal onena (Hepburn) eta soinu banda. BAFTA Sariak: Britainiar Gidoi Onenaren hautagaitza. Aktoreen Sindikatua (DGA): Zuzendari Onenaren hautagaitza.  Donostiako Zinemaldia: Urrezko Maskorra.
15 argazkiaren erantzuna. 2001. Una odisea del espacio. Stanley Kubrick. 
     Gidoia ere Kubrick berak idatzi zuen Arthur C. Clarkekin batera, eta azken honen liburuan oinarrituta. Izenburua El centinela da,1948an idatzia eta hasiera batean 10 Historias de Fantasía aldizkarian publikatua izan zen 1951. urtean.
    Zinema historiako zientzia-fikzio filmik hoberenetarikoa da hau, esanguratsuena. Gizakiaren aro ezberdinak kontatzen ditu, ez bakarrik iraganean, baita etorkizunekoak ere. Duela milioika urte, “homo sapiens” agertu baino lehenago, primate batzuk monolito bat aurkitzen dute eta horrek inteligentzia estadio goren batera eramaten ditu. Milioika urte igaro eta gero, beste monolito bat, ilargian lurperatuta, zientifikoen interesa pizten du. Azkenik, NASA-ren misioan zehar, HAL 9000, jakinduria artifiala daukan makina bat, espazio-ontzi tripulatu bat eramateko behar diren sistema guztian antolatzen ditu.
     1968ko apirilaren 6an estreinatu zen New Yorkeko Cinerama Theatre Broadway-en. Hasiera batean mota guztietako kritikak jaso zituen, batez ere bere efektu bisualak eta tramaren abstrakzioa nabarmenduz, kritikoen ustez filmaren puntu ahulak zirenak. Baina gaur egun amerikar eta mundu osoko pelikularik ospetsu eta mirestuenetarikoa da, bere efektu bereziak oso aurreratuak dira eta horri esker ere Oscar bat irabazi zuen arlo horretan. 1991an EE.BB.-etako Kongresuko Liburutegiko Grabaketen Erregistro Nazionalean gorde zuten bere «esanahi kultural eta historikoa» dela eta.
 


Abono Salmenta Beste ziklo batzuk

2020ko urria
Foco Punto de Vista

2019ko Martxoa
Saio bereziak

2019ko azaroa
Zinema afrikarra

2020ko irailak
Saio bereziak

Azaroako 2020
Saio berezia

2020ko iraila
Satyajit Ray

Maiatza 2019
Foco Punto de Vista

2019ko azaroa
Nafarroako Filmoteka

2020ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2019ko azaroa
Saio Bereziak

209ko apirilak
Abokatutza zineman III

2020ko iraila
Beltza Weekend

2019ko Martxoa
13 Ekozinemaldia

2020ko urria
Nafarroako Filmoteka

2020ko martxoa
Punto de Vista 2020

2018ko Urria-Abendua
David Lean, oinarrizkoa

2018ko Urria
Ikuspuntua Gunea

2020ko irailak
Ateneok aurkezten du…

2020ko martxoa
Zine poloniar garaikidea

2020ko urria
Migratzera Behartuak

2020ko Martxoa
Nafarroako Filmoteka

2018ko abendua
Ateneoak aurkezten du…

2019ko Urtarrila
Ateneoak aurkezten du…

2019ko apirila
Nafarroako filmoteka

2017ko apirila
Norvegiar zinema

2019ko maiatza
Nafarroako Filmoteka

2020ko Martxoa
Ateneok aurkezten du…

2019ko azaroa
Zinelur

2020ko otsaila
Foco Punto de Vista

2020ko uztailak
Roof Top Cinema 2020

2019ko Urtarrila
Foco Punto de Vista

2020ko martxoa
Saio bereziak

2019ko Urtarrila
Bertolucci in memoriam

2018ko Azaroa
Nafarroako Filmoteka

2019ko Urtarrila
Nafarroako Filmoteka

2019ko Otsaila
Saio bereziak

2019ko Otsaila
Ateneoak aurkezten du…

2018ko Azaroa
Saio bereziak

2019ko abendua
Foco Punto de Vista

2018ko martxoa
Saio bereziak

2019ko Otsaila-Apirila
Ezinbesteko zinema

2019ko apirila
La ciudda desnuda

2019ko abendua
Ateneoak aurkezten du...

2018ko Otsaila
Zinema eta Matematikak 2

2019ko Otsaila
Nafarroako Filmoteka

2019ko ekaina
Ilargia Helmuga

2019ko iraila
Palestinako Zinema II

2019ko urria
Saio Bereziak

2020ko urtarrila
Saio Bereziak

2018ko martxoa
POLSKA zinema

2016ko maiatza
Punto de Vista fokua

2018ko iraila
Saio bereziak

2018ko martxoa
Ateneoak aurkezten du…

2018ko abendua
Nafarroako filmoteka

2014ko maiatza
Saio bereziak

2016ko apirila-maiatza
Cervantes & Shakespeare zineman

2020ko urtarrila
Nafarroako Filmoteka

2019ko urria
Nafarroako Filmoteka

2016ko Iraila
Nafarroako Filmoteka

2019ko ekaina
Saio Bereziak

Irailako 2017
Arenas de silencio

2019ko iraila
Beltza Weekend

2017ko Iraila
Abokatuak zineman

2018ko maiatza
Nafarroako filmoteka

2015eko iraila urria
Nafarroa Filmoteka

2018ko Otsaila
Ateneok aurkezten du...

2017ko maiatza
Zinema alemaniarra

2018ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2017ko Apirila-Maiatza
Screwball Comedy

Ekainako 2018
Saio bereziak

2018ko urtarrila
Nafarroako Filmoteca

2017 Abendua
Saio bereziak

2019ko Urtarrila
Saio bereziak

2018ko abendua
Saio bereziak

2020ko urtarrila
Iruñea Beltza

urria 2014
saio bereziak

Urtarrilaren 2tik 5era 2012 12h.
Umeen Filmoteka

Abenduaren 27tik 30era 2011 20h.
Eguberrietako Zinema

Abenduaren 7an eta 9an. 2011 20h.
Saio bereziak

2015eko Apirila
Nafarroako Filmoteka

15 eta 22/12/2011 20h.
Panorama INAAC

2012ko Urtarrila-otsaila
Straub-Huillet zikloa

Apirila
Max Ophüls

2012. Urtarrila - Ekaina
INAAC Panorama

apirila-maiatza 2015
Langileen klasea zineman

2015eko urria
TAIWAN PANTAILAN II

2011eko urriak 18
Home Movie Day

2015eko Ekaina
Rooftop Cinema

2015eko Ekaina
Nafarroako Filmoteka

apirila 2015
Poesia eta zinema

2014. Urtarrila - Ekaina
INAAC Panorama

martxoa 2015
Zinema greziarra

2011eko urriak 20
Zinea euskaraz

2015eko maiatza
Foco Punto de Vista

Azaroaren 3, 10 eta 17 -an
Film Laburretako Maisuak

azaroaren 24 2011
Zinea euskaraz

2013ko abendua – 2014ko otsaila
John Ford funtsezkoa

2011ko Urria - 2012ko martxoa
Federico Fellini

2013. Urtarrila - Ekaina
INAAC Panorama

2013 apirila
Zinema eta dantza

Ekaina 2012
Marilyn Monroe

Ekainaren 21. 2012
NUPek aurkezten ditu

Ekainaren 21. 2012
1972 Iruñeko Topaketak

2013 martxoa
Norvegiako zinema

2012ko Iraila - Urria
Hiriei begiradak

2012. Iraila - Abendua.
INAAC Panorama

2012ko abendua 27
Urte amaierako saio berezia

2012 Urriak – 2013 Apirilak
Ezinbesteko zinema

2017ko Urtarrila-Martxoa
Ezinbesteko Zinema

2012ko Urria - Azaroa
Ana Diezen atzera begirakoa

2012ko azaroa - 2013ko otsaila.
Ingmar Bergman ezinbestekoa

2012eko urriak 26
Home Movie Day

2014ko urtarrila (1-2)
Animac Camina

2013ko azaroa
Kimuak

Otsaila - apirila 2012
Alex de la Iglesia

2013ko azaroa - 2014 ekaina
Ezinbesteko zinema

2013ko Urria
Saio bereziak: COAVN

2013ko maiatza
Saio bereziak

2013ko Iraila - Abendua
INAAC Panorama

2013ko Iraila - Urria
Alfredo Landa

2012ko maiatza
Aleksandr Sokurov

2012ko maiatza
Ikuspuntuaren Fokua

2011ko Irailak 7, 14, 21 eta 28. 20:00etan
INAAC Panorama

2018ko martxoa
Punto de Vista

2018ko Otsaila
Foco Punto de Vista

2018ko urtarrila
Saio bereziak

2017ko Abendua
Nafarroako Filmoteka

2017ko Iraila
Nafarroako Filmoteka

2017ko Otsaila
Nafarroako filmoteka

2017ko Ekaina
Koreako zinema

2011ko Maiatzak 5, 20:00etan
Nafarroa Filmotekako artxiboetan

2017ko Ekaina
Cine afroamericano

2015eko urria - abendua
Charles Chaplin ezinbestekoa

2017ko Maiatza
Saio bereziak

2011 Irailak 2, 22:00etan
Saio berezia - aire zabalean

2017ko utzaila
Rooftop Cinema 2017

2019ko Martxoa
Neurocine

2020ko otsaila
Nafarroako Filmoteka

2020ko otsaila
Ateneoak aurkezten du...

2020ko otsaila
Saio Bereziak

2019ko abendua
Saio Bereziak

2019ko iraila
Nafarroako Filmoteka

2019ko ekaina
Nafarroako Filmoteka

2019ko maiatza
Ateneoak aurkezten du...

2019ko maiatza
Saio Bereziak

2018ko Apirila
El Circo en el Cine

2019ko Martxoa
Nafarroako Filmoteka

2018ko Apirila
Nafarroako Filmoteka

2019ko Otsaila
Ikuspegia

2011ko Ekainak 20, 21 eta 22. 20:00etan
Éxtasis eta arrebato. Espainiako beste zinemaren 50 urte

2011ko Maiatzak 6, 12, 13, 20, 27; Ekainak 3, 10, 17 eta 24. 20:00etan
François Truffaut. Zinemarako grina

2018ko Urria
Saio bereziak

2018ko ekaina
Nafar Filmoteka

2018ko maiatza
Saio bereziak

2011ko Maiatzak 26; Ekainak 2, 9, 16 eta 23. 20:00 etan
Punto de Vista 2011palamaresa

2011ko Maiatzak 19 eta ekainak 15 eta 30. 20:00etan
INAAC Panorama

2017ko Ekaina
Nafarroako filmoteka

2019ko apirila
Punto de Vista

2016ko uztailla
Rooftop Cinema 2016

2016ko ekaina
Saio berezia

2016ko ekaina
Punto de Vista Fokuak

2016ko ekaina
Nafarroako Filmoteka

2016eko maiatza
Saio berezia

2017ko Urtarrila
Nafarroako Filmoteka

2016ko apirila
Nafarroako filmoteka

martxoko 2016
Nafarroako filmoteka

2016eko maitaza
Nafarroako filmoteka

2016ko Otsaila
Jauzia amildegira

2016ko urtarrila
Nafarroako filmoteka

2016ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2015eko Abenduaren
Nafarroa Filmoteka

2015eko Abenduaren
Eran Riklis-en zinema

2015eko Abendua
Saio bereziak

2015eko azaroa
Punto de Vista Fokua

2016k Martxoa
Zinema eta matematika

2016ko Abendua
Marlen Khutsiev

2011ko irailaren 9, 16, 23 eta 30an
Zine eta literatura erakusketa. Errusiar nobelistak

2011ko Maiatzak 4, 11, 18 eta 25.
Arquitectura & Documental 2011

2016ko abendua
ohi ez bezalako sesion-a

2011ko Urria - 2012ko maiatza
Ezinbesteko zinema

2011eko Urriak 3, 4, 6 eta 7
Irudia boterearen zerbitzura erabiltzea

2016ko Urria
Dolarraren trilogia

2017ko Urtarrila
Zinemaren urteurrena

2016ko Abendua
Hiesaren Mundu Eguna

2016ko urtarrila
Punto de Vista Fokua

2016ko urtarrila
Iruñea Beltza

2020ko urtarrila
Foco Punto de Vista

2015eko maiatza
Nafarroako Filmoteka

2015eko Irailaren 24an
El tiempo nublado

2018ko abendua
Hemingway bidaide

2019ko abendua
Nafarroako Filmoteka

2017 ko Azaroa - 2018ko Urtarrila
Alfred Hitchcock oinarrizkoa

2018ko Martxoa
Nafarroako filmoteka

Martxoko 2016
Punto de Vista Fokua

2016ko Urria
Saio berezia

2016ko Urria
Ikuspuntu Fokua

2017ko Ekaina
Victor Gaviria

2016ko Urria
Nafarroako Filmoteka

2020ko otsaila
Pasarela 948

2019ko urria
Foco Punto de Vista

2019ko iraila
Foco Punto de Vista

2017ko Otsaila
Saio berezia

2018ko Urria
Palestinako zinema

2017ko Azaroa
Saio bereziak

2015eko maiatza
Saio Bereziak

2016ko Abendua
Nafarroako filmoteka

2017k apirila
Saio berezia

2018ko Apirila
Saio bereziak

2018ko Urria
Nafarroako Filmoteka

2019ko azaroa
Foco Punto de Vista

2016ko Azaroa
Nafarroako Filmoteka

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información