Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Tour D’A Film Jaialdia 2021

Ekaina 2021

Udaberri oro , Bartzelonako D’A Film Festival jaialdiak munduko zinemagintzaren gaurkotasunaren errepaso zehatza eskaintzen du, eta ikusleei zinematografia garaikidearen onenaz gozatzeko aukera ematen die. Horretarako, nazioarteko ibilbide luzeko lanak, kritikaren eta ikusleen arrakastak eta sariak eskaintzen ditu, talentu eta zinemagintza berrien proposamenekin konbinatuta, bai nazioartekoak bai tokikoak. D’A ezinbesteko ekitaldia da munduan egiten den zinema independente eta egile-zinema onenaz gozatzeko.

Noucinemartek antolatuta, XI. Ediziora iritsi da jaialdia 2021ean. Zinemaldi honek D’Aren film-sorta bat antolatzen du, Espainiako gainerako zinema-areto , klub eta filmoteketan.

Nafarroako Filmotekan, Zinemaldiaren azken edizioan hautatutakoen arteko hiru aukeratu dira, munduko jaialdi honetan eta beste batzuetan harrera ona izan dutelako.

Egitaraua

Ekainaren 11, ostirala, 19:30 o.
Nunca volverá a nevar

Ekainaren 18a, ostirala, 19:30 o.
El teléfono del viento

Ekainaren 25a, ostirala, 19:30 o.
Armugán

Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2021ko Urria
Foco Punto de Vista

2021ko Urria
Zinema eta Jazza

2021ko Urria
Saio bereziak

2021eko Ekaina
Ateneoak aurkezten du...

2021eko ekaina
Nafarroako filmoteka

2021eko Ekaina
Press Play!

2021eko ekaina
Saio bereziak