Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Nafarroako filmoteka

2021eko ekaina

Atal honetan, Nafarroarekin lotura duten ekoizpen ziematografiko guztiak erakusten dira, edozein formatutan.

Filmoteka batean kontserbatu eta hedatzeko interesgarriak dren ikus-entzunezko material guztiak biltzen dira; Nafarroako Filmotekako proiekzio-aretoak, obra horiek sustatu eta aintzatesteko eszenatoki gisa erabiltzeko bokazioarekin jarraituz, atal honetan biltzen ditu aipatutako dokumentuak.

Ekainean, ia argitaratu gabeko hainbat lan aurkeztuko ditugu. Programazioaren ordenari erreparatuz, lehena Maria Monreal zuzendari nafarraren Gaueko film laburra izango da, “Pelikularik onena” (2019) Meliton saria irabazi zuena, eta bere lan berri hau Nafarroako filmotekan estrenatuko duena. Ostegunean, hilak 24, Nafarroako Gobernuaren Generazinema programaren lanak erakusteko saioan Iris (E. Degastaldi eta Tomás García) ikusiko dugu, Pablo Iraburu eta Miguel Garciaren Living Room dokumentalarekin batera. Estrainaldien plan honetan, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak txistularien eta San Ferminen inguruan ekoitzi duten dokumentalaren estreinaldira ere joan ahal izango gara. Nafarroako Filmotekaren 2020-21 denboraldiari amaiera ematen dion filma da eta aurtengo ezohiko jai giroaren bezperan ikusiko dugu.

Nafarrek egindako lanen erakusketa honetatik kanpo, atal honetan Gayarre (D. Viladomat, 1959) filmaren proiekzioa sartuko dugu, Recuerdos de Gayarre antzerki musikalaren jarduera osgarri gisa, Iruñeko Gayarre Antzokian ekainaren 19an egingo dena. Oscar Salvoch, Gayarreren bizitzan aditua den biografoak aurkaztuko du filmaren emanaldia. Bere aurkezpenean ere ikerketetan filma honi buruz aurkitutako pasadizoak, bitxikeriak, soinu banda, Iruñean egindako filmaketaren marrazkoak eta abar komentatuko ditu.

Egitaraua

Ekainaren 10a, osteguna, 19:30 O.
Gayarre

Ekainaren 24a, osteguna, 19:30 O.
Iris / Living Room

Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2021ko Urria
Foco Punto de Vista

2021ko Urria
Zinema eta Jazza

2021ko Urria
Saio bereziak

2021eko Ekaina
Ateneoak aurkezten du...

2021eko Ekaina
Press Play!

2021eko ekaina
Saio bereziak