Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Press Play!

2021eko Ekaina

Bigarren aldiz, Nafarroako Filmotekan Press Play! Kultur zikloaren programazio zinematografikoa izango da ikusgai. Memoria musikalean oinarritutako proposamena da, gure identitateen aldarrikapen gisa. Patricio Guzman dokumentalgileak zioen bezala, dokumentalik gabeko herrialde bat argazki-albumik gabeko familia bat bezalakoa da. Ziklo honetan, historian zehar ahaztu diren kolektiboen, komunitateen eta gatazken oroimen musikal eta soinuduna berreskuratu nahi da: garena ulertzeko izan ginena gogoratzea.

Helburu hauekin diseinatu da dokumental musikalaren zinema ziklo bat diseinatu da, memoria pertsonal eta kolektibotik abiatutako hainbat aldarrikapenekin lotuta. Saioarekin batera, sarrera eta eztabaida irekia egingo da, filmak islatzen duen gatazka-eremuan aditua den edo gaian aditua den pertsona batek zuzenduta.

Zikloak gai hauek aztertuko ditu: Argentina: Ahaztuen memoria; Anztasun mentala eta memoria musikala. Ghana: memoria berria; Aldarrikapenak Afrikatik hiriko musikaren erritmora. Espainia: memoria beltza; Afrikako esklabutzaren legatu kulturala Iberiar Penintsulan. Hainbat herrialde: Ahaztuen memoria; Gatazka ahaztuen soinudun memoria.

Laguntza: África imprescindible, Protection, Obra Social La Caixa eta Oxfam.

Egitaraua

Ekainaren 2a, asteazkena, 19:30 O.
Solo

Ekainaren 9a, asteazkena, 19:30 O.
Contradict

Ekainaren 16a, asteazkena, 19:30 O.
Gurumbé. Canciones de tu memoria negra

Ekainaren 23a, asteazkena, 19:30 O.
P.J. Harvey: A Dog Called Money

Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2021ko Urria
Foco Punto de Vista

2021ko Urria
Zinema eta Jazza

2021ko Urria
Saio bereziak

2021eko Ekaina
Ateneoak aurkezten du...

2021eko ekaina
Nafarroako filmoteka

2021eko ekaina
Saio bereziak