Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa

Ezinbesteko zinema

2020ko urtarrila

Nafarroako Filmotekan sendotutako zikloetako bat Ezinbesteko Zinema da, modu ordenatuan Zinemaren Historian arrasto gehien utzi duten filmak berreskuratzen dituena. Funtsean, hori da Zinemateka baten funtzioetako bat, “Zazpigarren Artea” delakoaren etiketa merezi izan duten lanak aurkeztearena, alegia. Bederatzigarren urtez jarraian, Nafarroako Zinematekak ziklo hau antolatzen du, zer da zinema? galderari zinema klasikoaren bidez erantzuna ematen laguntzen diguten filmak aurkeztuz.
 
    Aurreko denboraldietan bezala, eskaintza Filmotekak dituen programazio proposamen ugarietara moldatu da. Hamarkada bakoitzeko bi saio eskaini beharrean, bakarra eskainiko dugu.
 
    Ezinbesteko obren berrikuste kronologiko honetan, zinema mutua ekarriko dugu gogora, orain dela 100 urte egindako filma eskainiz (El Golem). Ondoren, 1930eko hamarkadako filma ikusiko dugu, etorkizuna irudikatzen zuena (La vida futura).
 
 
Ezinbesteko zinema 2020
 
Urtarrilak 22, asteazkena: El Golem (Paul Wegener, 1920)
Urtarrilak 29, asteazkena: La vida futura (W. C. Menzies, 1936)
Otsailak 5, asteazkena: Arroz amargo (Giuseppe De Santis, 1949)
Otsailak 12, asteazkena: Trono de sangre (Akira Kurosawa, 1954)
Otsailak 19, asteazkena: La jauría humana (Arthur Penn, 1966)
Otsailak 26, asteazkena: Le souffle au coeur (Louis Malle, 1971)
Martxoak 4, asteazkena: Mi vida como un perro (Lase Halstrom 1985)
Martxoak 11, asteazkena: El rey pescador (Terry Gilliam, 1991)
Martxoak 18, asteazkena: La casa de las dagas voladoras (Zhang Yimou, 2004)
Martxoak 25, asteazkena: La lección (K. Grozeva, P. Valchanov, 2014)

Egitaraua

Urtarrilaren 22a, asteazkena, 20:00 O.
El golem

Urtarrilaren 29a, asteazkena, 20:00 O.
La vida futura

Otsailaren 5a, asteazkena, 20:00 O.
Arroz Amargo

Otsailaren 12a, asteazkena, 20:00 O.
Trono de sangre

Otsailaren 19a, asteazkena, 20:00 O.
La jauría humana

Otsailaren 26a, asteazkena, 20:00 O.
El soplo al corazón

Abono Salmenta
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, ordu-erdi lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2020ko otsaila
Nafarroako Filmoteka

2020ko otsaila
Ateneoak aurkezten du...

2020ko otsaila
Saio Bereziak

2020ko otsaila
Foco Punto de Vista

2020ko otsaila
Pasarela 948

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información