Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Saio Bereziak

2019ko urria

1869ko urriaren 2an Porbandarren (India) Mohandas Karamchand Gandhi jaio zen, nazioartean bere azken izenarekin ezagun egin zena. Azken garaietako itzal handietako lider herrikoia izan da bere pentsamendu bereziari esker, Indiaren independentziaren aldeko bere borrokarengatik eta, batez ere, bere jarrera ez-gerra-egile eta bakezalearengatik. Bere irudia gogora ekartzeko eta utzitako ondarea gogoan izateko, bere bizipenarekin lotuta mundu osoan jende gehien ikusi zuen filma berreskuratuko dugu, Richard Attenboroughen Gandhi (1982). Biopic zoragarri horrek, besteak beste, 8 Oscar sari irabazi zituen

Urriaren 10ean, ostegunean, Asamblea de Cooperación Por la Paz / Bakerako Lankidetza Batzarreak proposatutako The Wedding Ring ikusiko dugu. Elkarte honen ekintza ardatzik garrantzitsuenetako bat Nigerren dago. Munduko bigarren herrialde behartsuena da eta klima, gizarte, eta giza faktoreak direla eta, elikagaien segurtasun eza da bere arazorik nagusiena. Pobrezia handiagoa da emakumeengan, pobreziaren feminizazioaren izena jaso duena. Horren arrazoia emakumeek garapen sozial eta ekonomikorako aukera gutxiago dituztela da, gainera lan karga handiagoa dute eta hezkuntzarako eta osasunerako sarbide mugatua, baliabideak lortzeko kontrolik eta sarbiderik ez eta euren kontrako indarkeria fisiko eta psikikoa ikaragarria da. Horri gehitu behar zaio ez dutela lurrak edo jabetzak izateko eskubiderik.
Nigerreko emakumeen egoera ezagutzera emateko asmoz, Nafarroako Filmotekaren, DIKOren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin zine forum hau antolatu da.

Urriaren 17an, osteguna, estreinaldi bikoitza izango dugu Filmotekan. Alde batetik, Diecisiete (Daniel Sánchez-Arévalo, 2019) filma, eta, bestetik, Netflix plataformak ekoiztutako eta banatutako lehenengo filma. Plataforma horrek Espainiako filmotekekin akordio bat sinatu du bere film batzuk gure aretoetan proiektatu ahal izateko. Urriaren 25ean Roma (Alfonso Cuarón, 2018) ikusteko aukera izango dugu beraz. Film hori, Arkitekturako Bienalak zinema latinoamerikarrari eskainitako zikloaren barruan ikusi ahalko da.

Azkenik, saio berezi hauen barruan, urriaren 31n, osteguna, Diarios del exilio, dokumentala ikusi ahal izango dugu, Espainiako Filmotekek, tartean Nafarroako Filmen Artxiboa, utzitako erbesteari buruzko etxeko irudiekin egindakoa. 

Egitaraua

Urriaren 10a, osteguna, 20:00 O.
The Wedding Ring

Urriaren 17a, osteguna, 20:00 O.
Diecisiete

Urriaren 31, osteguna, 18:00 O.
Diarios del exilio

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

2024ko iraila
Saio bereziak

2022ko Martxoa
Ezinbesteko zinema

2022ko Apirila
Abokatutza Zineman

Urtarrila - Martxoa 2023
Ezinbesteko Zinema

Urtarrila 2023
Pamplona Negra

2021ko Abendua
Saio bereziak

2022ko Otsaila
Zinema eta Matematika

2022ko ekaina
Saio berezia

2022ko maiatza
Manoel de Oliveira

2021ko Urria
Zinema eta Jazza

Apirila 2021
abogatutza zineman iv

Ekaina 2023
Parejas de cine

2021eko Martxoa
Ezinbesteko Zinema

Iraila 2023
Saio bereziak

Azaroako 2020
Saio berezia

2024ko iraila
Nafarroako Filmoteka

2022ko maiatza
Cinema eta Filosofia

2024ko iraila
Zinema Palestinarra IV

2020ko iraila
Beltza Weekend

2018ko Urria-Abendua
David Lean, oinarrizkoa

209ko apirilak
Abokatutza zineman III

2024ko iraila
Foco punto de vista

2021jo Urtarrila
Saio berezia

Urria 2023
Saio bereziak

Azaroa 2022 - Urtarrila 2023
Roberto Rossellini esencial

2020ko martxoa
Saio bereziak

2019ko Otsaila
Saio bereziak

2019ko Otsaila-Apirila
Ezinbesteko zinema

2018ko Otsaila
Zinema eta Matematikak 2

2018ko martxoa
Saio bereziak

2019ko ekaina
Ilargia Helmuga

2014ko maiatza
Saio bereziak

2017ko Apirila-Maiatza
Screwball Comedy

2018ko urtarrila-martxoa
Ezinbesteko zinema

2018ko abendua
Saio bereziak

2020ko urtarrila
Iruñea Beltza

2012ko azaroa - 2013ko otsaila.
Ingmar Bergman ezinbestekoa

2012 Urriak – 2013 Apirilak
Ezinbesteko zinema

Azaroaren 3, 10 eta 17 -an
Film Laburretako Maisuak

2011ko Urria - 2012ko martxoa
Federico Fellini

2011ko Urria - 2012ko maiatza
Ezinbesteko zinema

2011 Irailak 2, 22:00etan
Saio berezia - aire zabalean

Abenduaren 27tik 30era 2011 20h.
Eguberrietako Zinema

2021eko maiatza
Saio bereziak

2016ko uztailla
Rooftop Cinema 2016

2016ko Urria
Dolarraren trilogia

2011ko Maiatzak 6, 12, 13, 20, 27; Ekainak 3, 10, 17 eta 24. 20:00etan
François Truffaut. Zinemarako grina

2018ko Urria
Saio bereziak

2017ko Ekaina
Cine afroamericano

2017ko utzaila
Rooftop Cinema 2017

2018ko urtarrila
Saio bereziak

2013ko abendua – 2014ko otsaila
John Ford funtsezkoa

2018ko abendua
Hemingway bidaide

2020ko otsaila
Pasarela 948

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.