Lehiaketa bakoitzean nafarroako jarduera zinematografikoari buruzko galdera desberdinak aurkeztuko dira (filmatzeak, bertako zinemagileen bisitak, nazionalak edo internazionalak, ekoizpen autoktonoak, jaialdiak, zine saloiak, etab), eta aktibo mantenduko dira epe konkretu batean zehar. Behin edo behin galderak errazago erantzuteko pistak eskainiko dira.
Asmatzen dutenen artean 3 sari banatuko dira:
Lehenengo saria: Zinematografotik datorren tresna optiko aurrekaria (Praxinoskopioa, Zootropoa, Estereoskopioa, etab.) + 3 film+ zineari buruzko liburu bat.
Bigarren saria: Zine klaketa + zineari buruzko liburu bi.
Hirugarren saria: Filmaren kartela marko baten barruan + zineari buruzko liburu bi.
Posta elektronikoz jakinarazi eta hiru hilabetera iraungiko dira sariak.
Galderak webgunean eta Facebook orrialdean planteatuko dira (@filmotecadenavarra).
APIRILEKO LEHIAKETA
1951ko apirilaren 1ean (duela 70 urte) Amaya zinea inauguratu zen hiriburuan. Bizitza laburreko lokala izan zen, 1970ean itxi baitzituen ateak, 20 urte besterik ez zituela. Proiektatutako lehen filma Agustina de Aragón izan zen (Juan de Orduña, 1950). Esango zeniguke zein izan zen azkena , 1970eko uztailaren 19an izan zen emanaldia?
(Honekin batera doakizue kartelaren zatia , pista gisa)
Galdera horiei erantzuteko, erantzuna erregistratu behar da eta galdetegi honetako laukitxoak bete behar dira: https://forms.gle/ZPBKU2ypcSUaCn4Y9.
Datuak Babesteko Legea betetzeko, izen-abizenak jartzeaz gain, izengoiti bat idatzi behar da , eta hori agertuko da jendaurrean irabazlearen erreferentzia gisa. Helbide elektroniko bakoitzeko partaidetza bakarra onartuko da.
Sariak Nafarroako Filmotekaren egoitzan (Liburutegia eta Nafarroako Filmoteka. Antonio Pérez Goyena plaza, 3. 31008. Iruñea)
Erantzunak 2021eko apirilaren 30a baino lehen bidali behar dira.
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Apirila 2021
Fantasiazko literatura zinearen ispiluaren bidez
Apirila 2021
abogatutza zineman iv
Apirila 2021
Ateneoak aurkezten du…
Apirila 2021
Foco Punto de Vista
Apirila 2021
Saio berezia
Apirila 2021
Filmoteca Navarra