Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Ateneoak aurkezten du…

Iraila 2023

Filmotekara hirian inoiz ikusi ez den zinema garaikidea eramateko proposamenarekin, eta kasu askotan duela gutxiko zaharberritze horiek aprobetxatuz, Nafar Ateneoak estreinatu zenetik Txinan zentsuratua izan den film hau  aurkezten du. Izan ere, Suzhou River , askotan  Alfred Hitchcock-en Vértigo 

 filmari egindako omenaldi distiratsutzat edo Wong Kar-Wairen erromantizismoan sartuta pop baladatzat jo izan dena, osagai sozial sendoa du, hiri-espazioetara eta argumentuaren gai garaikideetara hurbiltzeari esker, etengabe eta dramatikoki aldatzen ari den  hiria zeharkatzen baitu.

 

Ateneoko zikloan , aurten zehar, metamorfosian dauden hainbat hiritan ibili bagara bikoteen  eskutik, hala nola Los verdes años filmaren Lisboan edo El próximo otoñio-en Almuñecarren, kasu honetan Suzhou ibaiko ur eta ur-ertzetan barrena bidaiatuko dugu beirazko etxe orratz handiak eraiki aurretik, protagonisten eskutik maitasun  malenkoniatsu eta onirikoaren istorioa ikusteko, desagertutako mundu baten lekuko, J. Hoberman kritikariak dioen bezala, “amets bat bezala bizi den dokumental bat bezala” altxatzen dena.

Egitaraua

Irailaren 21a, osteguna, 19:30
Suzhou River

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

Iraila 2023
Saio bereziak

Iraila 2023
Foco Punto de Vista

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.