Navarra Shortzinema katalogoa Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Nafarroako Gobernuko Vianako Printzearen Erakundeak- bultzatutako ekimena da, deialdia itxi aurreko hamabi hilabetetan egindako Nafarroako film labur onenen aitorpena, sustapena eta zabalkundea bilatzen duena. Aurten deialdia maiatzak 31n itxi egin zen. Profesionalen epaimahai batek egindako hautaketa-prozesuaren ondoren, Navarra Shortizinemaren aurtengo edizioa osatzen duten sei film laburrak aukeratu ziren, fikziozko hiru: (R)ojo por (R)ojo (Lucia Aparici); O (Maria Monreal) eta Mamä (Maite Astiz eta Ibon Landa). Eta hiru dokumentu-generokoak: Ballenas aplastadas por el hielo (Andrea Jaurrieta); El vuelo de las libélulas (Iñaki Alforja) eta Krutxalteatik Uronarat (Uztarrozeko bizilagunek eta Marina Lameiro…)
Cima en corto film laburren erakusketa da, emakume zinemagileen sorkuntza zinematografikoa zabaltzeko eta ikus-entzunezkoari buruzko eztabaida ikuspegi feministatik aberasteko helburua duena. CIMA Emakume Zinemagileen eta ikus-entzunezko Hedabideen Elkartearen jarduera da, emakume zinemagileen lana babesteko eta haien zinema publiko orokorrari hurbiltzeko. Nafarroako lehen saio honek Nafarroako zortzi zuzendarik egindako azken lanen lagina biltzen du, eta horietako batzuk bertaratuko dira aurkezpenera eta ondorengo solasaldira.
Irailaren 7a, osteguna, 17:30 o.
Navarra Shortzinema
Irailaren 7a, osteguna, 19:30 o.
Navarra Shortzinema
Irailaren 8a, ostirala, 19:30
CIMA en corto
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Iraila 2023
Saio bereziak
Iraila 2023
Ekialdeko Metazinema
Iraila 2023
Birgizarteratzea proiektatzen
Iraila 2023
Foco Punto de Vista
Iraila 2023
Ateneoak aurkezten du…