Zinemen historia, filmak proiektatzeko aretoena, aberatsa eta bitxia izan da ekialde urrunean. Zinematografoak Asiako zinema bezala ezagutzen den horretan (Iranetik Japoniaraino) izan duen sedukzioa bikaina izan da, bai ekoizpenean (India izan da urteko errealizazio zinematografiko gehien izan dituen herrialdea; ondoren, Txina eta AEB daude), bai erakustaldian, non zinema-aretoetako edukierak ehunka edo milaka zenbatzen diren, aretoak beteta ikusten baitira.
Zinema, beraz, Asia ekialdeko milioika biztanleren artean duten esperientzia izan da, eta filmak hiri, herri eta herrixka urrunetan ikusi ahal izan dituzte, askotan zinema ibiltariaren ahalegin ugariei esker. Zineak ere jaso ditu esperientzia horiek, bere “Cinema paradiso” partikularretan. Egin berri ditugun hiru istorio aukeratu ditugu ikusleekin eta zinemaren familiako kideekin enpatizatzeko, mugimenduan dauden irudien narrazioen mundua gure bizitzaren parte izatea lortu baitute.
Irailaren 6a, asteazkena, 19:30
Good Bye, Dragon Inn
Irailaren 14a, osteguna, 19:30
Un segundo
Irailaren 20a, asteazkena, 19:30
La última película
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Iraila 2023
Saio bereziak
Iraila 2023
Birgizarteratzea proiektatzen
Iraila 2023
Foco Punto de Vista
Iraila 2023
Ateneoak aurkezten du…
Iraila 2023
Nafarroako Filmoteka