Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Nafarroako Filmoteka

Martxoa 2023

Filmoteka batean, kontserbatzeko eta zabaltzeko interesgarriak diren ikus-entzunezko material guztiak biltzen dira; Nafarroako Filmategiaren proiekzio-aretoak, obra horiek sustatzeko eta aintzatesteko agertoki izateko asmoarekin jarraituz, atal honetan jasotzen ditu dokumentu horiek.

Nafarroako zinemari hilabete honetan eskainiko diogun lehenengo jardunaldian, eta Nafarroako Gobernuak Generazinema dirulaguntzarekin diruz lagundutako lanen aurkezpenaren esparruan, Ainarak (Las golondrinas) filmaren proiekzioa berreskuratuko dugu. Joan den urtarrilean aurkeztu genuen, eta “publikoak eskatua” programatuko dugu berriro. Ondoren, Nafarroan egindako animaziozko zinemari eskainiko diogu saio bat, gure Foru Erkidegoan instalatutako sorkuntzako “laborategietan” gero eta presentzia handiagoa duten istorioak kontatzeko modu bat. Lan horien artean berriro ikusiko dugu edizio honetako Goya sarietarako izendatuta dagoen film laburra, Amanece la noche más larga.

Nafarroako Museoak Astrolabio  Románico Elkartearekin  batera antolatu duen Erdi Aroko Kulturari buruzko X. ikastaroari amaiera emateko, Nafarroarekin zerikusia duen hirugarren zinema saioa izango da “La conquista de Albania “ filma , 1983an estreinatu zenetik 40 urte bete dituena

Egitaraua

Martxoaren 2a, osteguna, 19:30
Ainarak

Martxoaren 16a, osteguna, 19:30
Proyección de cortometrajes de animación

Martxoaren 30a, osteguna, 19:30
La conquista de Albania

Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako Filmoteca eta beste batzuk)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA (errekargurik gabe): Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Beste ziklo batzuk

Martxoa 2023
Saio bereziak

Aprila 2023
Foco Punto de Vista

Apirila-Maiatza 2023
Muestra de Cine europeo

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.